
Urtarrilean Berriatuko musika eskolan txalaparta eta kantu ikastaroak hasiko dira. Interesatuek abenduaren 15a aurretik eman beharko dute izena. Arratsaldez musika eskola irekita egongo da; bestela telefonoz deitu daiteke 946139889ra.

Pala sekzio berrian hogei lagunek eman dute jada izena Danok Bat pilota elkarteak pala sekzioa edukiko du aurrerantzean. Jada hogei lagunek eman dute izena, eta oraindik ere eman daiteke, Danok Bat-eko presidente Jose Mari Manzisidorri deituta, 617 72 ...

Gardotza industrialdean (Berriatua) dagoen Kide enpresak 30 urte bete ditu. Hori dela eta, enpresaren lehen urratsak ikusi zituzten Jose Mari Ormaetxeak eta Jabier Alkorta fundatzaileek bisitatu dute; enpresaren eboluzioa erabatekoa izan dela esan dute biek.

Goizeko 11etan hasiko dira finalak Miruaitz frontoian. Bigarren mailako final nagusia ondarrutarren artekoa izango da: Iñaki-Iker / Entes-Aritz. Lehen mailako final nagusian, Carlos eta Iarobit izango dira alde batetik, eta bestetik Manzi eta Gari her...

Asteburu honetan eta hurrengoan, zapatuan eta domekan, egun osoko malabare ikastaroa eskainiko dute gaztetxean. Ez dago aldez aurretik izena emon beharrik. Honegaz ipiniko du abantean Gabonetarako kultur egitaraua Ondarroako Gazte Asanbladak. Hauek iza...

Gizaburuagako Udalak datorren urtean zabor tasa %3 igotzea erabaki du, baita trakzio mekanikodun ibilgailuen zerga ere.

Bariku honetantxe, 19:00etan, Guzur Etxean egingo du bere urteko batzar nagusia Ondarroa Arraun Taldeak. Urteko diru kontuen barri emongo da bertan, kirol balantzea ere egingo dute, eta datorren urterako aurreikuspenak aztertu. Azken hileotan martxan d...