
Lea Ibarreko biztanleentzat XV. Briska Txapelketa antolatu du Mankomunazgoak. Txapelketa domekan, Mendexan, izango da: 16:00etatik 17:00etara izena emateko aukera udaletxean; ostean, txapelketa hasiko da. Lehen lau postuentzat sariak egongo dira.

Berriatuako Udalak diru laguntza eskuratuko du otsaileko ziklogenesiak eragindako kalteak konpondu ahal izateko. Berriatuarekin batera, Bizkaiko beste zortzi herrik eta Arabako bederatzik ere jasoko dituzte laguntzak herrizaingo Sailetik.

'KM 0' izeneko erakusketagaz hasiko du Etxeratek urtarrilaren 8ra arteko kanpaina

Nazioarteko izendapena dauka abenduaren 3ak Euskararen Eguna legez. Nafarroaren Eguna be bada; euskaldunon jatorrizko etxearen eta hizkuntzaren eguna, beraz, biak batera. Ikastetxeetan egingo diren jarduera berezietaz aparte, honakoak antolatu dituzte ...

Aulestin umeei zuzendutako ekitaldiak antlatu dituzte astebururako. Trolebu Elkarteak zine emanaldia eta Urzabal Guraso Elkarteak irteera antolatu dituzte.

Ondarroako Udalak gai horretaz 2007tik hona egindakoaz txostena bidali beharko dio gainbegiratze organoari Txomin Agirre 28an etxebizitzak eraikitzeko jarraitutako prozedura «berrikusi egin behar da». Horrela agindu du, behin betiko sententzian, Bizkaiko Lurralde Auzitegiak. Epaiak agindua emon dio Ondarroako Udalari, Txomin Agirre 28ko orubean eraikitzeko baimena emotearen aurrekarien eta ondorengo Udal ebazpenen gaineko txosten zehatza egin dezan. Txosten hori udal araubide eta jardunbide propioak gainbegiratzeko EAEko organo nagusiari bialdu beharko dio. Segregazio bat, auziaren oinarrian Pixapeko plazaren 42 metro koadro banandu eta enkantean saldu zituen Udalak 2007ko urte hasieran. Ordurako plaza joten dagoen Txomin Agirre 28ko orubea erosita zeukan Urresti eraikuntza enpresa jabetu zen plaza zatiagaz enkante horretan. Hori jakiterakoan, Maite Velasco auzokide arkitektoak Udalari egin zion eskaria partzela bere jatorrizko egoerara bueltatzeko, Jabegoaren Erregistroan plaza osoa orube bakar eta banaezin modura ageri zelako. Udalak ez zion erantzunik emon eskari horri. Orduan jo zuen auzitegietara Velascok. Orain Lurralde Auzitegiak emon duen sententziak arrazoia emon dio salatzaileari. Sententziak dio «irregulartasun zantzuak egonda, Udalak ezin zuela isiltasun administratiboa erabili, eta gaia aztertu eta erantzun egin behar zuela». Horixe da orain epaiak agindu duena, hain zuzen: Udalak bere erabakien gaineko txostena egitea eta gainbegiratze erakundera bialtzea. 2007an baimena, 2008an etena 2007ko ekainaren 7an, Udal [...]

Bariku honetan, hilaren 3an, izango da 19:30ean, Luardo Etxean. 18 urtetik gorako gazteak begirale izateko ikastaroei buruzko informazioa emango dute bertan Txantxangorri aisialdi taldekoek.