
Abiatu dute Errigoraren nafar helgoaldeko uztaren 'Eskutik Eskura' kanpaina, eta martxoaren 18ra egongo da martxan. Kontsumitzaleei hausnarketa eragiteko asmoz, 'Eragin saskiari!' ekimena egingo dute aurten.

Lurgune euskaldunenerako lege babesa eta plan integrala bultzatuko ditu UEMAk, Lurralde Estrategia garatzeko bidean. "Euskara nagusi den lurralde eremua babestea, sendotzea eta hedatzea, horren bidez euskararen indarberritzea" helburu izanda arituko dira lanean.

Gaur [otsailak 23] Lekeition, Ondarroan eta Markina-Xemeinen egingo dituzte elkarretaratzeak. Munitibarren eta Mutrikun, ostera, atzo [otsailak 22] egin zituzten elkarretaratzeak.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako eskola publikoetako jangeletako langileek greba egingo dute otsailaren 24, 25 eta 26an. "Soldata igoerak aplikatu eta ratioak, funtzioak eta lanaldiak hobetzeko" eskatu diote patronalari.

Arnoate eta Alkolea taldeek Gipuzkoako herriarteko bertso txapelketan parte hartuko dute. Debabarrenako lehenengo kanporaketa bihar [otsailak 20] izango da, 20:00etan, Soraluzen.

ELA, LAB, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek gutxieneko soldata propioa aldarrikatzeko martxoaren 17rako [martitzena] deituta duten greba orokorreko batzordeetan parte hartzeko konpromisoa berretsi dute eragileek. Herritarrei mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu die.

Formakuntza saioak dohainik eta euskaraz izango dira, eta beharrezkoa da izena ematea.

Joan den barikuan lehiatutako lehenengo kanporaketan txapelketatik kanpo gelditu zen Mutrikuko Arnoate taldea. Bihar [otsailak 27], bigarren kanporaketan, Alkolea taldearen txanda izango da.

Hiru jardunaldi baino ez baitira falta martxoaren 21ean jokatuko den finalerako, eta zaletuen interesa gora egiten ari da etengabe.

Ondarroan elkarretaratzea egin dute Artibai egoitza aurrean. Bihar [otsalak 25] ere greba eguna izango dute eta martxoan beste hiru egun deitu dituzte: 16, 17 eta 18.

Barizeak kentzeko zientzian oinarrituta dagoen eta pazientea erdigunean jartzen duen metodoa ondu du Varitek-ek. Metodoaren azalpenak eman ditu Iñaki Prieto erradiologia baskular eta interbentzionistan espezializatutako medikuak.

Zientziaren Giltzak elkarteak antolatuta, Jesus Tapia Sagarnak Mutrikuko bi kobazuloen inguruko azken ikerketen emaitzak aurkeztuko ditu astelehenean [otsailak 23].

Burumendi Mendi Taldeak antolatutako irteerak 700 metroko desnibela izango du eta autobus zerbitzua egongo da Deba, Mutriku, Ondarroa eta Markina-Xemeintik.