
Berria egunkariak martxan ipinitako Zure ziztada behar dugu kanpaina Ondarroara ailegatuko da etzi. Aurkezpena Kofradia Zaharrean egingo da, 19:00etan. Ohikoa denez, bilera irekia izango da, eta Berria-ko behargin bik emongo dute kanpainaren zergatien ...

“Euskal presoen giza eskubideen errespetua” eskatzeko Ondarroan, Mutrikun, Munitibarren, Markina-Xemeinen, Lekeition eta Aulestin plazak jendez bete dira asteburuan. Argazki galeria. Ondarroako senideak dantzan (bideoa). Lekeitioko Herrirak...

Lehendakari txapelketako buru jarri da Naturgas taldeko Jon Larrinaga, Markina-Xemeingo Sabin Foruria Memorialean bigarren geratu ondoren. 111 txirrindularik irten zuten, domeka arratsaldean Aldaola kaletik, eta Caja Ruraleko Fernando Grijalba izan zen irabazlea.Proba gogorra izan zen domekakoa. Euria izan zuten txirrindulariek ia lasterketa osoan, hori dela eta, asko izan ziren lasterketa utzi zutenak. Halandabe, lehia gogorra egon zen aurreko postuetan eta ihesaldi ugari burutu ziren. Azkenean, lau txirrindulariren arteko esprintean erabaki zen garaipena. Sailkapena: 1. Fernando Grijalba. CAJA RURAL 2. Jon Larrinaga. NATURGAS 3. Antonio Pedrero. LIZARTE Eskualdeko Lehenengoa Gaizka Erkiaga. IBAIGANE Talde onena CAJA RURAL

Luardo Etxean egin du aurkezpena Mutriku Zero Zabor taldeak, «Gipuzkoan eta nolabait Mutrikun, hondakinekin dagoen arazoaren berri eman eta konponbideak daudela erakustea» helburu. Lehenengo eta behin, Zero Zabor mugimendua Europan eta mundu mailan l...

Berako Gure Txokoa taldearen aurka 0-1 irabazi ondoren, ingoera fasean bigarren geratu da eta ondorioz lehenengo mailako gorenean ariko da, Mutriku F.T.-rekin batera.Argazkiak eta bideoak ikusgai daude Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzaren facebook-ean.

Beste herri askotan bezala, Goazen plazara ekimena burutuko da zapatuan Lekeition. 12:00etan irtengo dute zutabeek Sabino Arana eta Karmengo Amatik eta herrian zehar ibili ondoren, Independentzia plazan bilduko dira. 13:00etan argazki erraldoia aterako...

Lesbofobia, Homofobia eta Transfobiaren aurkako eguna zela eta, elkarretaratzea egin zen atzo Eskolapean. Herritarrez gain, Lekeitioko Udalak be, bat egin zuen ekimenagaz, kausa horrekiko atxekimendua adierazteko. Kirolak balio hezitzailea, inklusiboa ...