
Lekeitioko Plaiero Txapelketako finalak jokatuko dira domekan Isuntzako hondartzan. Benjaminek eta txikiek 09:25ean jokatuko dute, eta aurrebenjamin eta alebinek 10:15ean. Sari banaketa, 12:00etan izango da.

Oinezkoei eta bizikletei lehentasuna emoteko asmoz, zirkulazioa mugatzeko asmoa dauka Lekeitioko Udalak Larrotegi auzoan. Auzokoekin adostu ondoren, Larrotegi birgaitzeko proiektua burutuko du udalak urtea amaitu orduko. Auzoaren berrantolaketaren bai...

Gernika-Markina Lurraldearen Zatikako Planaren hasierako testuari alegazio batzuk jarri nahi dizkio Etxebarriko Udalak, eta alegazio horiek herritarrei azaltzeko batzarra antolatu du .Batzarra gaur, 19:30ean egingo da kultur aretoan.

Gaur, 19:30etan osoko bilkura egongo da Lekeitioko udaletxean, eta besteak beste udal aurrekontuak aurkeztuko dituzte.

Gauerdira arte dago zabalik Beheko Plaza eta moila batzen dituen igogailua. Mutrikuko Udal ordezkariek herritarren eskariari erantzun nahi izan diote aldaketagaz. Izan ere, 150 sinadura aurkeztu zituzten udaletxean, igogailua ordu gehiago martxan egon ...

Bi hilabeteko zigorra baino ez dio ezarri Herrizaingo Sailak 2010eko maiatzaren 9an Esteban Muruetagoiena medikuaren omenez Oiartzungo osasun etxean ipinita zegoen plaka apurtu zuen ertzainari. Bi hilabetean lanik eta soldata barik egon da agentea. Zig...

Herriko kiroldegiaren ondoko lur-sail bat modu pribatiboan erabili eta udalak ur-jokoen inguruan ipiniko duen freskagarri eta gozokien kioskoa hartzeko baldintzen plegua onartu du Markina-Xemeingo Udalak. Datorren astera arte edukiko dute interesdunek ...