
Ondarroako Udalak maiatzaren 3an martxan ipinitako kale ibilaldiak azkan txanpan sartu dira. Gaur Kamiñazpi, Ibaiondo eta Iturribarriko arazoak jaso ahalko dituzte herritarrengandik udaleko ordezkariek. Bihar, Terraza gorrian egin dute hitzordua, 19...

Hileko hirugarren eguena ailegatuta, etzi egingo da udal osoko bilkura, ohi denez, 19:30ean. Sei gai izango dira eztabaidagai: besteak beste, EAJ udal taldeak sartutako mozio bi bozkatuko dira: batetik, gazte politikaren inguruan egindakoa, eta besteti...

22:00etan hasi eta goizaldeko ordu txikietara arte luzatu zen Lekeitioko maiatzeko rock gaua: Kontzijoperock. Hainbat talderen bertsioak eskaini zituzten Lekeitioko taldeek eta azkenak, Arrigorriagakoak, nahiz eta talde gaztea izan, 70. eta 80. hamar...

Entzun turrune! Horrelaxe zioen Antxoa Egunaren leloak, eta horri segi eginda modura, herrikoek ez eze, kanpotik etorritakoek be bete dituzte alde zaharreko zirrikituak. Eguraldia lagun, antolatzaileak «pozik» agertu dira emaitzagaz. «Aurrekontu murritzagoagaz be, jaiak ez du mailarik galdu», esan dute. 12:00etan hasi eta 21:30era arte egon zen non gozatu. Eguerdian izan zen joan-etorririk handiena. Jai eremuan egin ziren Ein Daigun Bidi ekimenaren tonbola eta Bateragune auzi-aren epaia salatzeko elkarretaratzea be. Zubi Zaharra leporaino bete zen. Bertan egin zuten emonaldia Unanue musika eskolako umeek be. Kantuak edarto entzun ziren, saio politean. «Asko dago hobetzeko» Zilarrezko Antxoaren banaketa iragarri baino zer edo zer beranduago hasi zen. Sare konpontzaileek bete egin zuten Alaiko balkoia. Omenaldian batu ziren gaur egun sarea konpontzen dihardutenak, erretiratuta dauden batzuk eta neskatilak: Maite, Garbiñe, Mari Jose, Mari, Guruzne, Trini, Miren eta Karmele. Euren ondo-ondoan egon zen Euskadiko saregin eta neskatilen baxurako lehendakari Josune Renteria. «Ondo joan zen dana», esan du Maite Burgoa omenduak. Antxoa Eguneko aitortza urteetako aldarrikapena lau haizetara zabaltzeko aprobetxatu zuten sare konpontzaileek. Izan be, urte luzeak daroez euren lanbidea ahalik-eta hobetoen egiteko azpiegitura eskean. «Aterpe bat behar dugu, oso gogorra da horrela lan egitea. Beroa dagoenean kiskali egiten gara, eta euria dagoenean, erdiak eta bian, [...]

Eguraldi ona eta metro eta erdiko olatuak aurkitu dituzte asteburuan, Mendexako Karraspio hondartzan egin den Kayak-Surf topaketetako parte hartzaileek. Danetara, 100 lagun baino gehiago batu dira Lekeitioko Dzanga Piraguismo Kirol Elkarteak antolatuta...

Gaur, 20:00etan, Mitologia y leyendas en los caminos del norte izeneko hitzaldia emongo du Toti Martinez de Lezea idazleak kultur aretoan. Markina-Xemein Iparraldeko Done Jakue Bidearen parte da, eta bidearen harira duen ondarea ezagutzeko aukera eskainiko du hitzaldiak.

Plantetan. Horrelaxe ibiltzeko aukera emongo dute Ondarroako Udalak eta Antzerkizaleek antolatu dituzten Antzerki topaketek. Hamasei orduko ikastaroa be egongo da, Asier Sota, Ainara Gurrutxaga, Ander Lipus eta Miren Tirapuk zuzenduta. Interesatuek dat...