Aurten ere jendetza batu da Saturraran hondartzako monolitoan, Saturrarango emakumeen kartzelan egondako emakumeak eta hauen seme-alabak oroitzeko.


Hans Christian Andersenen eguna era berezian ospatuko du herri bibliotekak. Kandelak piztu, zorionak abestu eta pastela jateagaz gainera idazleak idatzitako Sirenatxoa liburua egingo dute colage teknika erabilita. Datorren astelehenean eta martitzenean...

Lekeition surf elkarte bat osatzeko asmoagaz, batzar bat egingo da gaur, 19:00etan kultur etxean. Azken aldian, Lekeitioko hainbat surflari batzen eta antolatzen ibili dira surfa egiteko dituzten baldintzen gainean eta beharrizanen gainean berba egitek...

Eika, French Ansola, Miba, Arakistain eta Galartza industriguneko beste enpresek be bat egin dute grebagaz. Aparkalekuak hutsik egon dira gaur goizean eta lasaitasuna izan da nagusi. Etxebarriko udaletxea be itxita egon da bai eta farmazia eta herriko ...

Gaurko grebak jarraipen handia eduki du Markina-Xemeinen. Ostalaritza eta Merkataritza guztia itxita dago, bai eta ikastetxe guztiak be. Udalak be ateak zarratu ditu eta Osasun zentrua zerbitzu minimoak eskaintzen dabil. Kareaga industriguneko pertsian...

Goizean goizetik herrigunea itxita agertu da Mutrikun. Denda txikiak, tabernak edo mota guztietako negozioek erabateko erantzuna eman diote grebari. Enpresa handienak ere pertsianak bota dituzte. 12:00etan manifestazioa egon da LABk deituta eta 100 lag...

Ziortza-Bolibarko herrigunea itxita egon da gaur. Udaletxeak ateak zarratu ditu.

«Sententzia euskal preso politikoen kasuan era arbitrarioan aplikatzen da eta bizi osoko zigorraren adierazle nagusi bihurtu da», dio Ein daigun bidi plataformak. Izan be, ebazpen horren arabera, 1973ko Zigor Kodearekin zigortutako presoen kasuan, espetxe onurak edo erredentzioak, espetxe zigor bakoitzari aplikatzen zaizkiola dio plataformak. «Ez dira aplikatzen guztira bete beharko liratekeen gehienezko 30 urteko kopuruari, ordura arte egin bezala». Sinadura orriak Guzti horren aurka egiteko, sinadura orriak herriko hainbat denda eta tabernetan jarri ditu plataformak eskuragai, eta maiatzaren 6ra arte egongo dira bertan. Horretaz gain, martitzenero Itsasaurreko merkatuan be sinadura bilketa egiteko mahaia egongo da. Eta zapatu eta domekatan, mahaia Itsasaurren eta Kalekutzen be egongo da. Mutrikun eta Markina-Xemeinen be sinadurak biltzeko orriak egongo dira, Zubixan eta Txokoan, hurrenez hurren. Sinadurak bildu eta gero, Espaniako Auzitegi Nazionalari eta Gobernuko Justizia sailburu Alberto Ruiz Gallardoni helarazteko asmoa dagoela esan du Ein daigun bidi plataformak. Ekimen gehiago Sinadura bilketa egiteaz gain, Parot doktrinaren gaineko hitzaldiak be egingo dira Aste Santu ostean. Eta Puertoko kartzelara be martxa egingo da. Herrian be 8+18+10=36 jartzen duen pankartak daude itsatsita. Horrek Isidro Garalde Mamarru herriko presoak dituen zigorren batuketa islatzen du: 8 urte Frantzian bete zituen, 18 Espainiako kartzeletan egindako urteak dira eta 10 Parot doktrinagatik [...]