Emakume zinemagileak kamera aurrean
Hiru urpekariren eskutik emakumeek zuzendutako zineman barrena itsaspeko bidaia batean barneratzen duen 'Arnasa Betean’ dokumentala eskainiko dute Ondarroako Kofradia Zaharrean.
Augustin Zubikarai nobela bekara proiektuak aurkezteko epea zabaldu dute
Irailaren 30a izango da proiektuak aurkezteko azkenengo eguna. Irabazleak 8.000 euroko saria jasoko du eta urtebeteko epean nobela idatzi beharko du.
Gizaburuagako Udalak HITZA sostengatzen jarraituko du
Gizaburuagako Udalak eta Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzak lau urteko indarraldia izango duen hitzarmena sinatu dute.
Ondarru Igeri Taldekoak Euskadiko Jokoetan aritu dira
Bi domina etxeratu ditu Nare Arruabarrenak. Getxon lehiatu den Udaberriko Sarian Espainiako Txapelketa lehiatzeko gutxieneko denbora lortu du Elaia Mujikak.
Arrigorri hondartzako gordailuan 70 urtetik gorakoek lehentasuna izango dute
Eguaztenetik [maiatzak 29] barikura [maiatzak 31] bitartean 70 urtetik gorakoek eta gutxienez %33ko desgaitasuna dutenek izango dute materiala uzteko lehentasuna. Ondoren, ondarrutarrek edukiko dute lehentasuna.
Goitisolo eta Urrutia nagusitu dira Mutrikuko X. Sprint Triatloian
208 kirolarik amaitu zuten proba. Lea-Artibai eta Mutrikuko taldeen ordezkaritza bermatuta egon da proban.
Aulesti izango da Euskal Australiarren erakusketaren hurrengo jomuga
Barikuan [maiatzak 31] egingo dute irekiera ekitaldia Esther Korta Euskal Australiar Elkarteko kidearen eskutik.
Jon Plazaolaren umorezko bakarrizketak hartuko du Gizaburuagako aretoa
Barikuan [maiatzak 31] 19:00etan, udal aretoan eskainiko du saioa Plazaolak. Ikuskizuna doan izango da baina izena eman beharko da aurretiaz.
Olatz bailarako leizeak, aztergai Mutrikuko hitzaldian
Eguenean [maiatzak 30] Mutriku inguruko leizeetako bizidunei buruzko hitzaldia eskainiko du Oier Gorosabelek.
Aldaketetara moldatzeko beharraz ariko dira Zientziaren Giltzaken hitzaldian
Juanjo Gabiña Carrera doktoreak eskainiko du saioa; astelehenean [maiatzak 27] 18:30ean, Kofradia Zaharrean.
Beheko Plaza dantzarako eszenatoki bilakatuko da
Zapatuan [maiatzak 25] 19:00etan batuko dira Mutrikun, Plazako dantzekin gozatzeko. Ekainaren 8an finkatu dute Dantza Eguna.
Gizaburuagako dastaketa primeran joan zen
Atzo [maiatzak 19] Olazar Kultur Elkarteak antolatutako dastaketa eta altxorraren bila jolasa eduki zuten herritarrek.
Giro paregabea eta ikuskizuna bermatuta
San Isidro ospatu zuten atzo [maiatzak 19] mendexarrek eta erantzun ederra izan zuen jaiak. Eguraldia lagun edukita jende asko hurbildu zen herrira.