Garazi Arrula Ruiz idazleak idatzi eta irakurri zuen 23. Korrikako mezua, atzo, Baionan. "Inoizko Korrikarik erraldoi eta anbiziotsuena" izan dela ondorioztatu dute AEK-ko antolatzaileek.
23. Korrikak 'Harro herri' lelopean goitik-behera eta ezkerretik eskumara zeharkatu ditu Lea-Artibai eta Mutriku. Mota guztietako aldarriek hartu dituzte eskualdeko kale eta errepideak, Azterketak Euskarazen eta Palestinaren aldekoek, bereziki.
Gaur [martxoak 20] 14:00etan ailegatu da Mutrikura Korrika, eta eskualdean barneraturik, herriz herri igarotzeko prest dago.
23. Korrika eskualdera heltzeko ordu gutxi falta dira, baina, horren aurretik Korrika Txikiek girotu dituzte eskualdeko herrietako kaleak.
Iaz hasi ziren abestiagaz lanean, eta Korrika datorrela aitzakiatzat hartuz, 'Eus geurea' abestia kaleratu dute. Bi gazte madrildarrek parte hartu dute abestiaren produkzioan, eta baita abesten ere.
Gaur [martxoak 20] Mutrikutik sartuko da Korrika; 14:00etan ailegatzea aurreikusten da. Zuzenean jarraitzeko aukera dago.
Korrika heldu aurretik, Korrika Txikiek berotuko dute giroa. Ostean, berriz, txokolatada egingo dute hainbat herritan. Autobusak antolatu dituzte Markina-Xemein, Lekeitio eta Ondarroatik.
Barikuan [apirilak 12] hasiko da Armintzan eta Euskal Herriko 35 herritan emango dituzte emanaldiak. Maiatzaren 12an helduko da Esperantza aretora.
Lekeition bihar [martxoak 14] 18:30ean izango da, eta Markina-Xemeinen barikuan [martxoak 15], 19:00etan.
Mutrikuko Korrika Kulturalaren baitan antolatutako ekimena da Ion Martinez Esnaolak eskainiko duen bakarrizketa antzeztua.
Zapatuan [martxoak 9] 11:30ean elkartuko dira herritarrak, Talan. Horrez gain, asteburuan Bizkarsoro filma ere ikusgai egongo da.
Zabiel Kultur Etxeko ateak ireki dira gaur [martxoak 1] Korrikaren historia errepasatzeko aukera eskaintzen duen erakuskerekin.
Euskara ikasi edo praktikan jarri nahi duten emakumeentzako saioa izango da. Datorren eguaztenean [martxoak 6] Afrikako emakume esanguratsuen inguruko tertulia egingo dute.
Arrate Egaña Gimenez gipuzkoarraren obra landuko dute barikuan [otsailak 23], 19:00etan hasita.