
Gabonetan ere erosketak herrian bertan egitea bultzatu nahian, Mutrikuko Bertan dendarien elkarteak Gabonetako zozketa dauka martxan: 100 euroko hamahiru bono eta 300 euroko bat. Bain, horrez gain, Bertan Eguna antolatu dute hilaren 27rako. Goizeko 11...

Amenabar eta Moyua izango dira hondartza berregituratu eta berreskuratzeko proiektua aurrera eramateaen ardura edukiko duten enpresak. Hala erabaki du Eusko Jaurlaritzak. Berreskuratze lanak urte eta erdi beranduago hasiko dira, eta datorren udarako bukatzea da asmoa

Antzerkia egingo dute Urregarai Herri Eskolako umeek herritarrentzat bihar iluntzean. Gabonetako jaialdian eskolako ume denek parte hartuko dute; adinaren araberako antzezlanak aurkeztuko dituzte

Erretaula eta behengaina konpndu ondoren martxan berriro be Amorotoko San Martin eliza. Elizara doazenentzat berogailua be ipini dute eta jatorrizko sagrarioa atara eta altareko bere lekura itzuli dute.

Ziortza- Bolibarko Desanexioaren VI. urteurrenean Aranbaltz Kultur Elkarteak egindako zozketaren irabazlea jakinarazi dute. Zenbaki saritua 1.920a izan zen, eta Anti eta Imanol Mugartegi berrituarrek erosi zuten. Saria ondokoa zen: hamabi lagunentzako ...

Larruazala zaintzen ikasteko eta edertzeko ikastaroa antolatu du Ispastergo Guraso Elkarteak. Eguna eta ordua jartzeko taldea osatu nahi dutene lehendabizi. Izena emateko udaletxera jo behar da.

Gran Sol, Eskozia, Irlanda eta Bizkaiko Golkoko nazioarteko uretan mantendu egingo da 2010eko legatzaren kuota. Kontra iritzi asko zituen arren, Batzordearen proposamena aho batez onartu dute ministro guztiek. Hiru egun pasa dituzte bilduta Arrantza mi...

Deba, Mutriku eta Zumaiako alkateek euskal kostaldeko geoparkea europar sarean sartzea aitortzen duen ziurtagiria jaso zuten atzo, Guy Martitineren eskutik, Debako udaletxean egindako ekitaldian. Martini, besteak beste, Haute Provence frantziar geopark...

Santa Katalina komentuaren etorkizunerako proposamenak egitea helburu duen prozesuko bigarren bilera egingo dute gaur, 19:00etan, Zabiel Kultur Etxean. Bigarren bileraren helburua, herriko kultur egoera zein den zehaztea da; horretarako, zer dagoen eta...

Domekan, baserriko tresnekin olgetan egiteko aukera luzatu die herriko gazteei Markola Guraso Elkarteak. Olgetan egiteaz gain, tresnak ezagutzeko aukera edukiko dute. Horretarako Kulki taldearen laguntza edukiko dute. Haiek ekarritako tresnekin modu li...

Xabier Amurizak solasaldia emango du gaur Berriatuan, 'Olatu bat kuartelen gainetik' bere liburuan oinarrituta.

Aransolo kalean eta inguruetan bigarren faseari ekin diote. Irisgarritasuna hobetzea eta ingurua oinezkoen erabilerarako prestatzea dira obraren helburuak.

10:00etatik aurrera egongo da martxan feria Txurruka Plazan. Barazki eta frutekin honako baserrietatik etorriko dira: Aritza, Ibiri, Eizarre, Jose Lonbide (nekazaritza ekologikoa), Uxua Antia, Aitxitxe baserria. Gaztak Goixenetxe eta Goikolakoak izango...

Beharrean ospatuko du Ondarroako Historia Zaleak elkarteak (OHZ) bere hamargarren urtebetetzea. Jardunaldiak antolatu dituzte, eta eguaztenean bertan hasiko dira. Oraingo honetan be, OHZ elkartearen filosofia izango da jardunaldien helburua: «historia herritarrei hurreratzea, historia bera herritarrok be egiten dugunaren konbentzimenduagaz». OHZko kideek nabarmendu nahi izan dute hamar urte hauetan «herritarren ekarpenei esker» egin direla hainbat ekitaldi, eta osotu ahal izan dela Herri Artxiboa be. Herri Artxiboa eta argitalpen sorta 2.000 argazki zaharretik gora dauzka digitalizatuta OHZk, eta ehunka dira ahots grabazioak be. «Aurten, erabaki estrategikoa hartu dugu: azken sei hilabeteotan informazio hori guztia sailkatu eta antolatzeko jardun erdiko behargina kontratatu dugu». Argitalpenen arloan be, beste urrats barri bat emon dute aurten, argitalpenen formatua bateratzeko Tretzak deitutako bilduma sortuz. Laster egongo da kalean, Ondarroa urtekaria legez, Tretzak bildumako lehenengo liburua, Koldo Arriola gaztearen erailketari buruzkoa. Herritarrekiko harremana sendotzen jarraitu nahi du OHZk: «harpidedun eta laguntzaileen sarea eratu eta gai historikoen inguruko eztabaida zabalak bultzatu nahi ditugu». Egitaraua: Eguaztena, 19:00etan, Kofradia Zaharraren alboko 3. solairuan, Kresalaren lokalean. Historia taldeen jarduera: lan esparrua, dinamikak, helburuak, oztopoak…. Hizlariak: Idoia Arrieta eta Mikel Muñoa, Getariako Sustraiak elkartekoak; Asier Sarasua, Ahotsak, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea elkartekoa; Gotzon Garmendia eta Antxon Gomez, Lau Haizetara Gogoan elkartekoak; [...]

Herritar talde batek domekarako deia egin du 12etan Berriatuan batzeko «lasterketa ez dadin galdu» Bai, azkenean egin egingo dute Egia-Iriondo herri lasterketa. Ez du edukiko aldez aurretiko izen emoterik, ez dortsalik, ez saririk, ez asegururik, baina egin egingo da. Horrela emon du jakitera herritar talde batek; tartean dago Martin Iriondo herri lasterketaren sortzailearen seme Jose Mari. «Ikusi genuenean antolatzaileak eta Udala ez direla adostasunera ailegatu eta azkenean ez zela lasterketa egingo, lagun batzuk batu ginen eta pentsatu genuen ezin zela bertan behera laga bere 27. urtera doan lasterketa bat», esan du Jose Mari Iriondok. «Urte asko dira, eta jende askok parte hartzen du; hori ondare bat da, eta ezin da galtzen laga», dio. Horregatik, lagun artean batu eta lasterketarako deia prestatzen ziharduten atzo goizean. «Kartel batzuk prestatu ditugu eta kaleetan ipintzera goaz, jendeari joateko esanez». «Aurten be, ni banu» Esaldi horixe aukeratu dute Egia-Iriondo lasterketari eusteko deia egiterakoan. «Beste barik, datorren domeka eguerdian, 12:00etan, Berriatuan batzeko deia egin dugu, handik Ondarroara aringa-aringa etortzeko». Ez da egongo ezelako saririk oraingoan. Beraz, lasterketan be danak alkarregaz tropelean joateko deia egin dute: «ez da egongo asegururik, eta horregatik joan beharko dugu danok batu-batuta, segurtasuna edukitzeko». Herritar batzuk egongo direla azaldu dute, banderatxoekin, ibilgailuak [...]