
Urtarrilaren 5a arte egongo da martxan denda. Bidezko merkataritzako produktuak egongo dira bertan salgai: kafea, azukrea, arroz integrala, txokolatea, kremak, rona, eztia edo eta mermeladak. Horrez gain, Peruko artisautza lanak ere salduko dira bertan...

Guy Martini geologo frantziarrak emango die sarrerako agiria hiru udalerriei, 13:00etan, Debako udaletxean Euskal Kostaldeko Geoparkea Europako eta Munduko Geoparkeen Sarean sartzeko ziurtagiria eguaztenean jasoko du Geogarapen elkarteak. Horri esker, ...

Eguen honetan, abenduak 16, 19:00etan, Zabiel kultur etxean izango da Santa Katalina komentuaren etorkizuneko erabilpenari buruzko bigarren bilera parte-hartzailea. Bertan, herriko kultur eta gizarte taldeak daude deituta parte hartzera; baita zozketa ...

Guy Martini Frantziako Haute Provence-ko Geoparkeko zuzendari zientifikoa Zumaiako udaletxean izango da asteazken honetan, abenduaren 15ean. Europako eta Munduko Geoparkeen sarean sartzeko agiria emango die bertan Mutriku, Deba eta Mutrikuko udalei. Ek...

13 barri antzezlana ikustera 80 lagun inguru bildu dira Mendexan.

Urtarrilean Berriatuko musika eskolan txalaparta eta kantu ikastaroak hasiko dira. Interesatuek abenduaren 15a aurretik eman beharko dute izena. Arratsaldez musika eskola irekita egongo da; bestela telefonoz deitu daiteke 946139889ra.

Pala sekzio berrian hogei lagunek eman dute jada izena Danok Bat pilota elkarteak pala sekzioa edukiko du aurrerantzean. Jada hogei lagunek eman dute izena, eta oraindik ere eman daiteke, Danok Bat-eko presidente Jose Mari Manzisidorri deituta, 617 72 ...

Bi esaera eta berba bat saritu ditu aurten Berba eta esaera xelebreen IV. Lehiaketako epaimahaiak

Mendexan Santa Luzia Eguna osaptu dute. izen bera daraman ermitan meza entzun ostean, amaitekoa egin dute Udalak zein jai batzordeak prestatutakoagaz.

Mugarik Gabe gobernuz kanpoko erakundeak eta Udalak antolatuta, zinema eta kooperazioari buruzko emanaldiak egongo dira aste honetan Zabiel kultur etxean. Hauek dira saioak: Abenduak 15, eguaztena, 19:00etan, El velo de Berta. Txilen egindakoa, 2004an...

Udalak 5.000 euroko asegurua kontratatzea ipini die baldintza modura, 3.000 euroko diru laguntza emoteko Ez da egingo Egia-Iriondo lasterketa. Antolatzaileek, Orkatzen Peñi osotzen duten Ondarroako atletismo zaleek horrela emon dute jakitera, herrian ipinitako kartelen bitartez. «Ahalegin berezia egin dugu 27. Egia-Iriondo herri lasterketa aurrera ateratzeko Udalagaz batera. Horretarako hainbat batzar egin ditugu», esan dute antolatzaileek. «Azken unean, Udalak jakin eragin digu lasterketa egiteko diru laguntza jasotzeko derrigorrezko baldintza zela aseguru bat kontratatzea. Aseguru horrek 5.000 euroko kostua dauka, eta lasterketarako emoten den Udalaren diru laguntza, barriz, 3.000 eurokoa da. Hori ez denez bideragarria inondik be, ba antolatzaileok erabaki dugu lasterketa ez egitea», azaldu dute. Kaleetan ipinitako karteletan, gertaera horren barri emoteagaz batera, orain arte Egia-Iriondo herri lasterketa aurrera eroateko modu bateko edo besteko laguntasuna emon duten herritarrei eskerrak emon dizkie antolatzaile taldeak. «Datorren urtean espero dugu 27. Egia-Iriondo egin ahal izatea, horren alde egingo dugu guk, behinik behin», esan dute. 500dik gora parte-hartzaile Egia-Iriondo herri lasterketa ohitura sendo eta jendetsua da Ondarroan. Orain dela 27 urte hasi ziren egiten, aringa-aringa egitearen zale biren eskutik: Jose Mari Arranbarri Egia,eta Martin Iriondo. Gabon egunean egin izan da, edo bestela Gabon Egunaren inguruko domeka eguerdian. Egia eta Iriondoren izenak hartutako herri lasterketak, urterik [...]

Sevilla II espetxeko euskal preso politikoek itxialdiari ekin diote. Bi egunez itxita egoten dira ziegetan eta hirugarrenean urteten dute patiora. Tartean dago Ibon Iparragirre ondarrutar presoa. Hamaika euskal preso politiko daude Sevilla II-n; orain ...

Abendua ez dira soilik Gabonetako egun gorriak. Ondarroan, behinik behin, hilabete osoa josi dute ekitaldiz. Udala eta herriko hainbat talde daude antolatzaile modura. Hona hemen ekitaldien zerrenda: Abenduak 16, eguena, 18:30, Olentzerori Gutunak IX. Sariketa, Kafe Antzokian. Antolatzaile: Hondar Ahua guraso elkartea. Laguntzailea, Udala. Abenduak 18, zapatua, 10:00, Alde Zaharrean, Santo Tomas. Jai giroa 15:00 arte: txosna, musika eta bertsoak. Antolatzailea, Zubi Zahar herri ikastola. 18:00etan, dantza emanaldia Kafe Antzokian Dantzarteren eskutik. Saio bi egongo dira, bata 18:00etan eta bestea 20:00etan. Sarrera, 2 euro. Antolatzailea Dantzarte, laguntzailea, Udala. Abenduak 20, astelehena, 20:00etan, Andra Mari elizan, Gabonetako kontzertua Musika Eskolako orkestragaz eta Kantaize orfeoiagaz. Antolatzailea, Udal Musika Eskola. Abenduak 22, eguaztena, 18:30ean, Kafe Antzokian, jazz dantza emanaldia. Saio bi egongo dira, bigarrena 20:30ean. Sarrera, 3 euro. Antolatzaile, jazz dantza taldea; laguntzailea Udala. Abenduak 22, eguaztena, 20:00etan, Andra Mari elizan, gospel kontzertua Joshua Nelson Singers taldeagaz. Antolatzailea, Udala. Abenduak 24, barikua, 09:30ean, futbol festa Zaldupeko zelaian, alebin eta benjamin mailakoen partiduekin. Antolatzailea, Aurrera futbol taldea, laguntzailea Udala. Abenduak 24, barikua, 11:00etan, Gabon kantak kalerik kale, Udal Musika Eskolaren eskutik. Abenduak 24, barikua, 12:00etan, Olentzero eta Mari Domingiren etorrera Ibaiondotik Itsasaurrera. Antolatzaile Zubi Zahar herri ikastola, laguntzailea Udala. Abenduak 24, barikua, Gabon kantak [...]

Pasa den asteburutik dago martxan Txotxongiloak, mundu bat izenburua daroan erakusketa Kofradia Zaharrean, Corrado Masacci egile ondarrutarraren era guztietako txotxongiloekin. Asteburu honetan eta hurrengoan ere ikusgai egongo da zapatuan zein domekan...