
Zazpi botogatik irabazi du EAJk Etxebarrian. Halan, lau zinegotzi izaten jarraituko du EAJk eta Jesus Iriondo izango da alkate barria. Bilduk, ostera, hiru zinegotzi lortu ditu. Azken udal hauteskundeekin alderatuta boto asko galdu ditu EAJk oraingo udal hauteskundeetan (306 izan zituen 2007an), ostera, indartsu sartu da Bildu, eta bi alderdiren arteko azken urteetako alde txikiena egon da. Alkate izango den EAJko Jesus Iriondo pozik agertu da garaipenagaz, baina Bilduren igoera aitortu du. «Justu irabazi dugu. Guk uste genuena baino zer edo zer gutxiago lortu dugu eta Bilduk, ostera, gehiago», azaldu du Irondok. Bilduko alkategai Alain Altzibar be pozik dago alderdiak izandako botu kopuruagaz, baina zazpi botuko alde txikiagatik galdu izanak zapore gazi-gozoa utzi dio. «Eguna luze eta emozioz betetakoa izan da. Emaitza onak dira, hala ere ateetan geratzearen penagaz geratu gara. Estu ibiltzea espero genuen herritarrek horrela aditzera emon digute-eta. Aldaketarako gogoa dutela esan digute eta hori lortzeko behar egingo dugu», azpimarratu du. Abstentzio txikia Botoa emotera joan direnen kopurua igo egin da. Etxebarritarren % 84, 65 joan da botota emotera, abstentzio kopurua, berriz, %15, 35 ekoa izan da. Hau da, boto eskubidea duten 632 lagunetatik 534k emon dute botoa. Gainera, goiz ibili dira etxebarritarrak; ia 300 pertsona joan ziren [...]

Goizean goizetik hasi dira herritarrak Zabiel Kultur Etxera hurbiltzen. 09:00etan ateak ireki dituztenerako, kanpoan jendea zegoen zain botoa emateko. “08:15ean ere etorri da bat, lanetik zetorrela-eta, baina ezin izan diogu sartzen laga, ordura ...

Eguerdirako hautesleen erdiak emonda zeukan botoa Etxebarrian. Ia 300 pertsona pasatu dira udaletxean kokatuta egon den hautes mahaitik 13:30era orduko. Eguerdian joan da jende gehien. Berdin gertatu da Ziortza-Bolibarren be. Asko izan dira meza hau...

Goizean euriari aurre eginda ondarrutarrak bozkatzera atera dira. Eguerdira artekoan, herritarrak gogoz joan dira bozka ematera: 12:00etatik 14:00etara ilarak handiak hautesmahai askotan. Argia Ituarte Bilduko hautagaiak 12:45ean emon du botoa Kalapitx...

Herritarrek euren borondatea agertuko dute gaur boto bidez . Iluntzean jakingo da tokian tokiko udalen osaketa zein batzar nagusietarako alderdiek jasotako boto kopurua.

Herringintzan «zintzo eta gogotsu» aritzeko konpromisoa iragarri dute; esperientzia eta berritasuna batu ditu Ispasterko EAJk

Herritarren kezkei erantzun nahi die EAJK; garraioa eta enplegua dira beharrerako jarritako alor nagusiak


Mendexan, hauteskunde guztietan gertatzen den antzera, mezaren aurretik eta ondoren joan dira herritar gehienak botoa emotera. Gainontzean, tantaka joan da bozka jarioa, eta giroa orohar oso lasaia izan da. Hainbat herritarrek Euskal Presoak Euskal ...

Herriak «hasita duen garapen bideari jarraipena emotea» da Berriatua Biziren helburu nagusia

Denetariko jendea batu du Aulestiko Bilduk udaletxerako aurkeztu duen zerrendaren baitan; beste alderdiek esan dezaketenaren gainetik, "Aulesti eta aulestiarren onerako behar egiteko prest" datoz

Etorkizuneko herria «bizia eta euskalduna» irudikatzen du Bilduk; Udala eta herria batera ulertzen dituzte

Herritarren artean egindako kontsultan oinarritu du Ziortza-Bolibarko EAJk bere programa; esperientzia eta ilusioa batu dituzte aurkeztu duten taldean

Bilduren egitasmoak parte-hartzea bermatzea, herria sortzea eta ondarea zaintzea ditu zutabe Ziortza-Bolibarren

XXX. San Gregorio Saria Caja Rural taldekoentzat izan da. Zehazki, Fran Moreno txirrindularia izan zen, domekan, Zentraleko aurreko aldeko helmuga zapaldu zuen lehena. Morenok, duela gutxi, aurtengo Espainiako kopa irabazi zuen. Lasterketa afizionatu m...