2012/6

Frontoia txiki laga du Kresala Egunak

300 bat lagunek egin zuten zapatuan hitzordua euskal kulturagaz. Kresala Egunak bete-bete egin zuen frontoia. Elkarteko arduradunak pozik agertu dira erantzunagaz. Aspaldian emonaldirik egin barik «dantza gosez» zegoen jendea, Kresala Kultur Elkartekoek esan dutenez. Eguraldia lagun, giro izugarri ona egon zen. Guztiek kantxan bat eginda amaitu zen saioa, Larrain Dantzagaz.     Argazkiak ikusgai

Ondarroako akelarreko bideoa eta argazkiak ikusgai daude

Argazki galeria ikusi.

Ondarroako Hitza

Udako solstizioa ospatu dute Markina-Xemeinen

Argi zuziak eskuan eta Akerbeltz bidelagun, gaztetxetik kalejiran jaitsi ziren zapatu gabean  Markina-Xemeingo Gazte Asanblada, Zerutxu, eta Izarbidean taldeetako kideak. Irrintzi, kantu eta antzezpenak egin zituzten Goiko Portalerako bidean, kalez ka...

Ziortza-Bolibarren jaiak ospatu dituzte

Barikuan hasi eta atzora arte, jaiak ez du etenik eduki herrian. Argazki galeria osorik ikusi.

Markina-Xemeingo Hitza

Ondarroako akelarreko bideoa ikusgai dago

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza

Igor Romero: “Astelehenean jakingo dut zein den nire osasun egoera”

Hamabost egun geldik egon eta gero, astelehenean esango diote txirrindulari mutrikuarrari lehiatzen hasteko prest badago edo ez. Medikuek ondo dagoela esaten badiote, mutrikuarra intentsitate handiz hasiko da entrenatzen. Horrela, Ordiziako lasterket...

Mutrikuko Hitza

Vista Alegreko proiektuaren aurka egiteko elkarretaratzea egingo da bihar, Karraspion

Hitzordua 13:00etan dago jarrita eta helburua proiektuaren aurka dagoen plataformak zabaltzen duen mezua lau haizetara zabaltzea da. SOS Karraspio lemapean egingo da ekimena. Herritarrei elkarretaratzean parte hartzeko deia luzatu zaie.

Lekeitioko Hitza

‘Yes We Jai!’ saioaren sustapen bideoa grabatu dute gaur, Mutrikun

Uztailaren 2an hasiko da ETB 1 kateak jaien gaineko programa berria: Yes We Jai! Joanes Passicotek koadrila osatzeko atzerritik ekarriko ditu Sonia Kolazcek poloniarra eta Rocio Basterra argentinarra, eta jairik jai ibiliko dira uda honetan festarik on...

Suzko kalejira Lekeitioko San Joan gabean

Lekittoko Deabruak taldeak suzko kalejira egin zuen San Joan gabean Lekeitioko kaleetan zehar. Sua, kea eta txinpartak ikusi ziren ikastolatik hondartzara egindako kalejira argitsuan. Argazki galeria ikusgai.

Artzabal Surf Elkartearen aurkezpen ekitaldia egingo da domekan

Eskualde osoko surflariak batu nahi dituen Artzabal Surf Elkartearen aurkezpen ekitaldia egongo da domekan 11:00etan, Karraspioko hondartzan. ASEko bazkideak parte hartuko dute ekitaldian, eta oraindik bazkide ez diren baina interesatuak egon daitezkee...

Euskal ezkontza antzeztuko du domeka eguerdian Gora Buru Kultur Elkarteak

Orain dela 36 urtetik etenik izan ez duen euskal ezkontzak Lekeitioko kaleak zeharkatuko ditu domekan. Ezkontzako lagun taldeak 12:00etan irtengo du Batzokitik, eta Mollan behera, plazaraino joango da kalejiran. Notarioak ezkontza agiria irakurriko du ...

Kalatxorien populazioa kontrolatuko du Lekeitioko Udalak

Kalatxorien populazioaren kontrolerako kanpaina martxan jarri du aurten be Lekeitioko Udalak. Egitasmoaren helburua herrian dauden kalatxorien egonlekuak kontrolatzea da. Kanpainak irauten duen bitartean, kalatxorien arrautza eta habiak kenduko dituzte...

60 dantzari batuko ditu zapatuan, frontoian, Kresala Egunak

Frontoian egin du hitzordua Kresala Kultur Elkarteak zapaturako. Gaiteroek iragarriko dute Kresala Egunaren hasiera, kalerik kale, eta 19:00etan, irrintzilari eta txalapartariekin hasiko da frontoian emonaldia. Bertsolariak, trikitilariak, txalapartari...

Gehiago