
Elgoibar eta Etxebarria artean dagoen Zierdamendiko hobian aurkitutako gudariak omendu zituzten zapatuan egindako ekitaldi berezian. Aranzadi Zientzia Elkarteak gidaturik, Elgoibar 1936 eta Ahaztuen Oroimena Markinaldeko Frentea 1936 elkarteek elkarlanean, Ziardamendiko hobi komunak aztertu zituzten, eta lau gorpuzti aurkitu zituzten bertan. “Historiak kontatzen zuena bistaratu dugu, eta ekitaldian parte hartu duten jendetzari transmititu ahal izan diogu”, azaldu dute Ahaztuen Oroimena elkartekoek. Lore eskeintza eta agurragaz omendu zituzten 36ko gerran Ziardamendin hildakoak, eta ekitaldian parte hartu zuten besteak beste, Martin Garitano (Gipuzkoako ahaldun nagusia), Ines Ibañez de Maeztu (Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen zuzendaria), Marina Bidasoro (Gipuzakoako Foru aldundiko Giza Eskubideen zuzendaria), Joseba Egibar (GBBko lehendakaria), eta Elgoibarko Udalaren ordezkariak. Horiez gainera, bertan egon ziren bai eta gudarien gorpuak aurkitzeko testigantza emon duten Ziarda inguruko bizilagunak be: Bittori Agote, Felix Etxebarria, Josefa Egidazu eta Juan Arrizabalaga. Jose Felix Tobar Arbuluk eman zion amaiera ekitaldiari; hainbeste urteren ondoren bere osaba Felix Arbulu non hilobiratuta zegoen jakiteko aukera izan zuen, familiaren eta batez be bere arrebaren kezka nagusienari amaiera emonez.

Gaztetxea gazte guztien topalekua izan eta udan bizitasuna lortzea helburu, herriko gazte koadrilen esku utzi nahi du OGAk barra uztailean eta abuztuan. Hori dela eta, gazte asanbladak herriko koadrila guztiei dei egin die barikuan 17:00etan hasita e...

Estanis Etxaburu preso politiko ohiak EPPKren baitan egindako eztabaidaren barri emongo du hitzaldian. Ezker abertzaleak 19:00etan egin du hitzordua, Kofradia Zaharrean. Era berean, kolektiboa bera zer den eta gaur egungo egoera politiko barrian zelan ...

Giro aparta ipini du Gure Ametsa dantza taldeak antolatutako umeen euskal jaiak Mutrikun. Ehunka lagunek bat egin zuten domekan herriko kaleetan, euskal dantzen doinuei segituta. Ikus-entzuleek gustura jarraitu zituzten dantzarien joan-etorriak.

Errepide bazterreko heziak aldatzen dabiltzala eta, errail bat itxita dago Urberuagan. Zirkulazioa arautzeko semaforoa jarri dute.


Durango, Barakaldo, Arrigorriaga, Ondarroa, Berriatua eta Markina-Xemeingo 105 kirolarik parte hartu zuten, domekan, Atxondo kiroldegian egin zen Triatloi Txikian. Adinaren arabera banatu zituzten parte hartzaileak Alarabi Triatloi Taldekoek, eta txikienekin hasi zuten proba. Nahiz eta zauri eta urratuak egon, ume, guraso zein antolatzaileak «gustora» geratu ziren kirol ekitaldiagaz.

Ainhoa Murua zarauztarra eta Nicholas Kastelein australiarra izan dira Lekeitioko XX. Triatloiko irabazleak. 471 triatletak zeukaten izena emonda probarako, eta, euria egiten zuela eta 406 izan ziren, azkenean, Isuntzako hondartzatik atera zirenak. Hor...

Espainiako telebista publikoko La 2 kateko La aventura del saber programan Geoparkeko karstaren inguruko erreportajea emongo dute datorren astelehenean (ekainak 18), 10:00etan. Irudi ikusgarriez gozatzeko aukera ezin hobea izango dute ikus-entzuleek.

Bizkaiko XLIII. Herriarteko Esku Pilota Txapelketako finalaurrekoak jokatuko ditu Markinako Eskupilota Taldeak, Galdakaoren kontra, zapatuan, 17:00etan, Markina-Xemeingo frontoi nagusian. Joaneko partidu guztiak irabazi zituen taldeak, eta itzuleran be...

Asteburuan, Kantabrian burutuko den Besayako Biran egongo da Bizkaiko Selekzioagaz, Josu Angoitia txirrindulari markinarra. Gazte mailako munduko talde onenak parte hartuko dute bira horretan, Luxenburgo, Belgika eta Errusiakoak besteak beste. Iñaki Iturri, Angoitiaren prestatzaileak jakitera emon duenez, markinarrarentzat sari bat da bira horretan parte hartzea. «Munduko onenen alboan esperientzia hartzeko aukera paregabea da», adierazi du.

Garraitz Kirol Taldeak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta, Lekeitioko triatloiaren hogeigarren edizioa lehiatuko da zapatuan. Urtero modura, sprint distantziakoa izango da. Horrela, 750m igeri, 21km bizikletan, eta 5km aringa-aringa egingo dituzte parte hartzaileek. Proba, 2012. urteko Euskal Herriko triatloi zirkuiturako puntuagarria izango da. Aurten be, parte hartzaileen kupoa beteta dago. Horrela, irteeran, 450 triatleta egongo dira, antolakuntzak mugatzen duen parte-hartzaile kopurua. Euren artean egongo dira bai eta Lea-Artibai eta Busturialdeko taldeak be: Ondarroako Koaxi Triatloi Kirol Taldeko kirolariak, Alarabi Lea-Artibai Markina taldekoak, Urdaitri Triatloi Taldekoak eta Garraitz Kirol Taldekoak. Triatloia, 16:00etan hasiko da.

Nazioen Munduako kide Dani Oiarbidek aurkeztuta, Ion Maia zuzendariaren Gazta zati bat dokumentala emongo dute barikuan, 19:30ean, kultur aretoan. Munduan bere gaztagatik ezaguna den Euskal Herriko herri txiki batean abiatzen da istorio hau. Herritar x...

Jai batzordeak hasi du ibilbidea. Mutrikuko Rock Kolektiboa, Mutrikuko Gazte Asanblada, Txantxangorri aisialdi taldea, Ze esateu? gazte mugimendua, Herrira! mugimendua eta beste zenbait herritar ari dira lanean, beti ere Herriko Tabernarien eta Mutriku...