Bertoko idazleen lanetan oinarritutako erakusketa zabaldu du Foru Liburutegiak, Bilbon
Victor Arrizabalagak Beste liburu batzuk erakusketa zabaldu du Foru Liburutegian, Bilbon. Erakusketak 25 eskultura eta 12 collage biltzen ditu. Obrekin batera, poemak, ipuinak edo hausnarketak be ikusgai daude. Lan gehienak argitaratu gabeak badira be,...
Victor Arrizabalagak Beste liburu batzuk erakusketa zabaldu du Foru Liburutegian, Bilbon. Erakusketak 25 eskultura eta 12 collage biltzen ditu. Obrekin batera, poemak, ipuinak edo hausnarketak be ikusgai daude. Lan gehienak argitaratu gabeak badira be, erakusketa obrak izan dituzte erreferentetzat. Arrizabalagak aukeratutako idazleen artean, ondokoak aurkitzen dira: Kirmen Uribe, Miren Agur Meabe eta Leire Bilbao.
Erakusketa abenduaren 29ra arte egongo da zabalik, Foru Liburutegiko Areto Nagusian.
