Gizonezko bat atxilotu dute Lekeition, zerrategian lapurreta egiteagatik
Atzo gauean, 23:40ean, atxilotu zuten ertzainek 49 urteko gizonezkoa. Ertzaintzaren esanetan, gizonezkoa lapurreta egiten zebilela harrapatu zuten, zerrategi barruan. Ertzaintzak zerrategiko jabearen abisua jaso zuen. “Jabeak zaratak entzun zitue...
Atzo gauean, 23:40ean, atxilotu zuten ertzainek 49 urteko gizonezkoa. Ertzaintzaren esanetan, gizonezkoa lapurreta egiten zebilela harrapatu zuten, zerrategi barruan. Ertzaintzak zerrategiko jabearen abisua jaso zuen. “Jabeak zaratak entzun zituela esan zuen”, jakin eragin du Ertzaintzak.
Ertzaintza bertaratu zenean atxilotua egurrezko xaflen atzean ezkutatu zela be esan du Ertzaintzak. Atxilotuaren automobilean kobrezko kablea eta bestelako materiala aurkitu zuen Ertzaintzak. Atxilotua epailearen aurretik pasatuko da gaur, martitzena.