https://www.youtube.com/watch?v=RFMz2MJmm14&feature=youtu.be San Jeronimo eguna mezarekin hasi dute mutrikuarrek. Santuaren omenezko meza entzuteko ermita jendez bete-bete egin da, eta askoz, kanpotik ere entzun behar izan dituzte abadeak esandakoak.
https://www.youtube.com/watch?v=NA2M5DwhO2g&feature=youtu.be Iparra Galdu Baik plataformak deituta asanblada informatiboa egin da gaur [irailak 30] Alamedan. Gaixorik dauden presoen eskubideak errespetatu! 100.2 artikulua orain! Ibon Etxea! lelopean Ibon Iparragirre Burgoa preso politiko ondarrutarraren inguruko azken berriak eman dituzte.
http://www.youtube.com/watch?v=jxYyudeKRg8 Jon Iñaki Akorta LABeko Busturialdeko eta Lea Artibaiko Industria Federazioako arduradunak salatu duenez, metalaren sektorea “alarma egoeran” dago, eskualde mailan zein herrialde mailan. "Bi urte inguru daramatzagu bueltaka Bizkaiko metalgintza hitzarmena dela eta, baina denbora horretan guztian ez dugu aurrerapausorik eman”, dio Alkortak.