Indartsu hasi dute Lekeition Beteranoen Esku Pilota Txapelketa
Pilotakadak ematen lehen bikoteak Astigarraga eta Gandiaga II eta Moral eta Egaña izan ziren. 30 eta 11 irabazi zuten lehenengoek. Peloteo luze eta orekatuekin hasi zuten partida, hala ere, laster hartu zuten abantaila irabazleek.
Astigarraga eta Gandiaga II, Beraza eta Telleria eta Pradera eta Gandiaga I nagusitu dira Beteranoan Esku Pilota Txapelketako lehen jardunaldian. Domekan [urtarrilak 13] hasi zen jokoan 14. txapelketa Lekeitioko trinketean, eta indartsu hasi dute ligaxka bikoteek.
Pilotakadak ematen lehen bikoteak Astigarraga eta Gandiaga II eta Moral eta Egaña izan ziren. 30 eta 11 irabazi zuten lehenengoek. Peloteo luze eta orekatuekin hasi zuten partida, hala ere, laster hartu zuten abantaila irabazleek. Astigarraga, 65 urtegaz txapelketako nagusiena, maisutasunez aritu zen aurreko koadroetan. Hainbat dejada sartu zituen eta sakez ere min handia egin zuen. «Ondo lagunduta egon zen Gandiaga II txapelketako gazteenagaz. Bikote haundia osatzen dute, eta zer esana emango dute», adierazi dute txapelketaren antolatzaileek.
Bigarren partida 30-13 irabazi zuten Berazak eta Telleriak. Abantaila handia atera zieten hasieratik Bastida eta Conderi, eta horiek ezinezkoa izan zuten markagailuan gehiago hurreratu. Telleriak sarea oso ondo babestu zuen, eta Berazak agintea hartu zuen aurrean Bastidaren hutsuneak ondo aprobetxatuz. «Bastida oraindik bere forma onenetik urruti dago eta Condek ere agindu eta aurrelarien hutsuneak ondo babestea falta zaio».
Alde txikiagoa egon zen azken bikote bien artean. Hala ere, 30-19 irabazi zietan Praderak eta Gandiaga I-k Jaunarenari eta Fosterri. Jaunarena nagusi izan zen eta bere eskumako jokaldiek estualdi nahikotan jarri zutenPradera. 17ko berdinketaren ondoren sakeaz baliatuz eta jokoa atzean kargatuta abantaila atera zuten Praderak eta Gandiagak. «Gandiaga Iak, bere betiko maila ona erakutsi zuen ondo aginduz eta hainbat aldiz aurreko eskumako txokoa babestuz».
Domekan, bigarrena. Datorren domekan [urtarrilak 20] jokatu dute bigarren jardunaldia. Beti bezala hiru partida jokatuko dira 09:30ean hasita. Lehen asteburuko garaile bi aurkituko dira aurrez aurre hasteko: Beraza eta Telleria eta Astigarraga eta Gandiaga. «Hau izango eguneko partida eta finalean egoteko bikote faborito nagusiak alkar ikusiko dira».
10:15ean, berriz, Bastidak eta Condek eta Praderak eta Gandiaga Ik jokatuko dute. «Gazteak tantoak luzatzen eta Bastidaren nekea bilatzen ahaleginduko dira».
11:00etan jokatuko da azken partida Moral-Egaña eta Jaunarena-Foster bikoteen artean. Partida orekatuena izango dela aurreikusten dute antolatzaileek.