Salgai daude Markina-Xemeinen egingo den boxeo eta K1 erakustaldirako sarrerak
Erakustaldia osailaren 2an egingo da, 18:30ean, Uni pilotalekuan. Sarrerak 10 eurotan daude salgai, Zeharka, Mateo, Bikale eta Naroki tabernetan eta Elkar Sporten.
Lea-Artibai mailako boxeo eta K1 erakustaldia egongo da otsailaren 2an, 18:30ean, Markina-Xemeingo Uni pilotalekuan. Sarrerak salgai daude 10 eurotan, Markina-Xemeingo Zeharka, Mateo, Bikale eta Naroki tabernetan eta Elkar Sporten. Aurreratu dutenez, egunean bertan leihatilan ere erosi ahalko dira, 18:00etatik aurrera.
Erakustaldian Lea-Artibaiko kirolariek parte hartuko dutela zehaztu dute; neskek eta mutilek eskainiko dituzte erakustaldiak. «Zehatz esateko, boxeoko eta K1eko bosna borrokaldi eskainiko dituzte, hiru minutuko hiru round-era».
Urteak atzera. Antolatzaileek esan dutenez, urteak atzera Markina-Xemeinen horrelako borrokaldiak ikusteko aukera egoten zen, eta jendetza batzen zen.
Orain, lehengoa berreskuratu nahian, herritarrei kirol modalitate horiek ikusteko aukera eskaini nahi izan diete. «Herritar guztiei erakustaldia ikustera joateko gonbitea egiten diegu; goza dezatela».