Auzipetu katalanei elkartasuna agertzeko dei egin du Gure Esku Dagok
Domekako Donostiako manifestaziora joateko autobusak antolatu dituzte Lea-Artibaiko herri batzuetan; aldez aurretik izena eman behar da.

Kataluniako prozesu subiranistaren kontrako epaiketa gaur hasi da Madrilen, eta auzipetuei elkartasuna adierazteko ekintzez bete dira gaur ezin egunoetan Euskal Herriko hainbat herri.
Esaterako, Ondarroako GED-k deituta, elkartasun argazkia atera dute eguerdian. Lekeitiarrek udaletxe aurreko eskaileretan egingo dute elkarretaratzea 19:30ean, eta aulestiarrek, ostera, plazan, 20:00etan.

Lekeitiarrek egindako elkarretaratzea. Argazkia: Lekeitioko Gure Esku Dago
Autobusak. Gure Esku Dagok dio agintari kataluniarren aurkako epaiketa “erabakitzeko eskubidearen aurkako epaiketa” dela dio. Hala, Euskal Herriko hainbat lekutan mobilizazioak egiteko eta domeka eguerdiko Donostiako manifestazioara joateko deialdia zabaldu du. Donostiara joateko autobusak antolatu dituzte herriz herri.
Aulestiarrak eta lekeitiarrak 10:00etan irtengo dira; Aulestin Torrezelain batuko dira autobusa hartzeko eta Lekeition, Mandaskan. Aulestiarrek Ubillan eta Ilunzarren izena eman behar dute (otsailaren 14ko eguerdirako izena eman behar da), eta lekeitiarrek Aralden eta Guzurmendin.
Ondarroan Kuriken eta Kulixkan izena emateko zerrendak zabalik daude, eta zapatuan 10:30ean irtengo da autobusa portuko autobus geltokitik.