Guztira bost milioi euroko aurrekontua edukiko du herriaren kudeaketarako. 296.532,94 euro bideratuko dituzte inbertsioen atalera.
Herrian azkenaldian egiten ari diren lanen ondorioz, areagotu egin da herritarren kezka. Eta horren jakitun, udalak arazoari aurre egiteko egiten ari den lanketa ezagutzera eman nahi izan du.
Domekako Donostiako manifestaziora joateko autobusak antolatu dituzte Lea-Artibaiko herri batzuetan; aldez aurretik izena eman behar da.
Markina-Xemeindarrek eta lekeitiarrek osatutako taldeek parte hartuko dute bigarrenez egingo den txapelketan. Otsailaren 24an egingo da lehenengo saioa, Algortan.
Kontrakorik gerta ezean, lanak bihar [otsailak 13] bertan hastea espero dute Portu Zuzendaritzako arduradunek. Aurreikuspenak betetzen badira, lanak maiatza bukatu orduko amaituko dituzte.
Hasiera batean aldundiak zioen ura ez zela horrenbeste igotzen, eta grabatuak ez zirela ur azpian geratzen. Orain, aldundiak argiratzen duen Arkeoikuska aldizkarian jaso dute ADES espeleologia taldeko kideek hasiera-hasieratik esaten zutena.
74 untzako markagaz gailendu da Agarre. Laukizeko Garagartza elkartea eta Aulestiko Aitor Alzaa bigarren eta hirugarren sailkatu dira, hurrenez hurren.