Mutrikuko Musika Eskolako ikasleek urrezko domina bat eta zilarrezko hiru lortu zituzten Andoainen
Andoaingo 14. Piano Jaialdia otsailaren 16an eta 17an egin zen. Mutrikuko Musika Eskolako lau ikaslek parte hartu zuten.
Mutrikuko Musika Eskolak jakitera eman duenez, otsailaren 16an eta 17an ospatu zen 14. Andoaingo Piano Jaialdian Mutrikuko lau ikaslek parte hartu zuten. Parte hartzeaz gain, zilarrezko hiru domina eta urrezko bat lortu zituzten. Ondokoak izan ziren parte hartu zuten ikasleak: Ainhoa Torres (Estudio, Op 100), Ane Benitez (Carnaval in Rio), Eider Esnaola (Sophisticates Tango) eta Jon Galarraga (Sarabande).