Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

HITZAko emakumeok ere Martxoak 8ko grebarekin bat egingo dugu

Barikuan ez da egunkaririk banatuko, banaketa enpresako emakumeek ere greba egingo dutelako.

HITZA LANTALDE MARTXOAK 8 Grebarekin bat egingo dute HITZAko langileak
Eider Mugartegi
Lea-Artibai eta Mutriku
2019/03/07

Iaz egin modura, aurten ere Lea-Artibai eta Mutrikuko HITZAko emakumeok Mugimendu Feministak egindako deialdiagaz bat egingo dugu. Hala, Martxoak 8an greba egingo dugu. Lantalde osoko kide bakarra egongo da lanean, eta Martxoak 8ko ekintzak landuko ditu. Horrez gain, egun horretan ez da egunkaririk banatuko, banaketa enpresako emakumeek ere greba egingo dutelako. Gainera, HITZAren webguneak ere itxura aldatuko du egun horretan; kolore morez ikusiko da.

[EGITARAUA IKUSI]

Ondoko arrazoiengatik egingo dugu greba:

  • Prekarietateak beste edozein emakumeri bezalaxe eragiten digulako. Kontziliazioa ezinezkoa delako gure ofizioko lanpostu askotan. Ordutegi aldrebesak, soldata apalak, enplegua eta zaintza bateratzeko zailtasunak… Asko dira haurrak edukitakoan edo norbait zaindu behar dutenean lanbidetik urruntzen diren lankideak, eta horrek ere nahi baino gehiagotan garamatza generoaren araberako lan banaketara.
  • Emakume gisa eta hedabideko langile gisa egunero sufritzen eta ikusten ditugun indarkeria matxista guztiak eta LGTBIfobia salatu nahi ditugulako. Ez dugulako izan nahi urtez urte zenbatzen ditugun hilketa matxisten konplize. Heteropatriarkatu kapitalistak eragiten dituen zapalkuntza ororen aurrean ez dugulako isilik egon nahi. Baita patriarkatuak zapaltzen dituen beste pertsonekiko ditugun pribilegioak identifikatu eta iraultzeko konpromisoa hartu nahi dugulako.
  • Emakume garen heinean, emakume izateagatik pairatzen ditugun zapalkuntzak bizitzen ditugulako, eta horien jatorria jarri nahi dugulako jomugan.
  • Kazetaritza etikoan sinesten dugulako, egunero saiatzen garelako patriarkatuak zapaltzen dituen pertsonei protagonismoa ematen, eta komunikabideetan egiten den objektualizazio ororen aurka gaudelako. Kazetaritza hutsaletik harago, kazetaritza feminista eta konprometitua egiten saiatzen garelako.
  • Greba hau bat datorrelako HITZAn egiten ari garen barne prozesuarekin eta gure balioekin.
  • Martxoak 8ko mobilizazioen berri emango dugu webgunean, betiere emakumezko langileon greba eskubidea errespetatuz.
  • Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko HITZA argitara dadin, beharrezkoa da askoren itzalpeko lana. Berria taldeak ematen dizkigu proiektu honen azpiegitura lanak egiteko zerbitzuak, eta hauetan emakumezkoak dira gehienak: bezero arreta, administrazioa, telemarketina, publizitatea, zuzenketa… Egunerokoan ikusezin geratzen diren lan horiei guztiei aitorpena egiteko modu bat ere bada greba hau.

Martxoaren 8an, LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZAko emakumeok ere planto!

[EGITARAUA IKUSI]

Erlazionatutako edukiaERREPORTAJEA: Zaintza, eztabaidaren erdiguneanLea-Artibai Amankomunazgoak Martxoak 8ko greba feministagaz bat egingo du

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.