HITZAk 21. Korrikaren jarraipen zabala egingo du
21. Korrika Ispasterren sartzen denetik Mutrikuko Galbaixo gaina pasa arte lekukoa eramaten duten guztien irudiak jasoko ditu HITZAk.
Gutxi falta da euskararen aldeko martxa Lea-Artibaira eta Mutrikura ailegatzeko. Hain zuzen ere, bariku [apirilak 12] goizaldean ailegatuko da Ispasterrera, eta 06:15ak aldera Debabarrenean sartuko da. Tarte horretan, Lea-Artibai eta Mutrikuko HITZAko kazetari bat furgonetan joango da, lekukoa eramaten duten guztiei argazkiak ateratzen. Horrez gain, bideo orokor bat ere egingo dugu. Bestalde, HITZAko lantaldeak Bizkaia eta Gipuzkoa arteko mugan hartuko du lekukoa.
Jasotako material hori guztia bariku goizean [apirilak 12] webgunean egongo da ikusgai, herrika sailkatutako argazki galerietan. Horrez gain, apirilaren 16an 16 orrialdeko ale berezia argitaratuko dugu, argazkiz beteta.