Sutea gertatu da Markina-Xemeingo Iturreta auzoan
Sasiak erretzen ari ziren, eta haizearen eraginez sua deskontrolatu egin dela esan dute suhiltzaileek. Hiru ordu behar izan dituzte sutea itzaltzeko.
Markina-Xemeingo suhiltzaileek HITZAri jakin eragin diotenez, 1,5 hektarea dira erre direnak. Ustez sasiak erretzen ari ziren, eta haizearen eraginez sua zabaldu egin da. “Deskontrolatu egin da”, esan dute suhiltzaileek. Gertaera 14:00ak aldera gertatu da, eta suhiltzaileek hiru ordu behar izan dituzte sutea guztiz itzaltzeko.
Gaineratu dutenez, baso lanetan inguru horretan zebiltzan langileek ere sua itzaltzen lagundu dute, makineriagaz suebakiak eginez.