Parte hartzeak gora egin du ia herri guztietan
Mendexan, Munitibarren eta Ziortza-Bolibarren izan ezik, gainerako herrietan parte hartzea 5 puntu igo da, batazbeste.
Ondarroan egon da abstentziorik handiena (%32,55). Gizaburuaga, ostera, parte hartzea gehien hazi den herria izan da; 2015ean %53,70eko abstentzioa egon zen, eta aurten %27,03. Ziortza-Bolibar, Munitibar eta Mendexa izan dira abstentzioak gora egin duen herri bakarrak. 2015ean %21,04ko abstentzioa egon zen Ziortza-Bolibarren, eta aurten %24,21. Mendexan, ostera, %12,66tik (2015ean) %17,60ra igo da. Azkenik, Munitibarren %27,46ko abstentzioa egon da aurten, eta duela lau urte %25,61.
Gainerako herrietan, batazbeste, parte hartzeak sei puntu egin du gora. Hemen herriz herriko parte hartze datuak:
- Amoroto: %26,32 (2015ean %31,50)
- Aulesti: %24,86 (%24,91)
- Berriatua: %30,40 (%33,71)
- Etxebarria: %13,01 (%13,05)
- Gizaburuaga: %27,03 (%53,70)
- Ispaster: %20,62 (%19,53)
- Lekeitio: %24,60 (%28,72)
- Markina-Xemein: %26,80 (%33,33)
- Mendexa: %17,60 (%12,66)
- Munitibar: %27,46 (%25,61)
- Mutriku: %29,02 (%36,12)
- Ondarroa: %32,55 (%39,89)
- Ziortza-Bolibar: %24,21 (%21,04)