Lekeitioko EH Bilduk hauteskundeen balorazioa egiteko batzarra deitu du
EH Bilduren proiektuagaz aurrera segitzeko ondorio batzuk aterako dituzte. Kultur Etxeko Txitxintokian izango da batzarra 10:00etatik aurrera.
Lekeitioko EHBilduk alderdiarengan konfidantza ipini duten 1.871 herritarrei esker ona adierazteagaz batera, zapatuan [ekainak 8] batzeko deia egin du. Hauteskundeak pasa ostean, “lasaitasunez eta konfiantzan”, EHBilduko lagunen arteko balorazio ariketa egin nahi dute. Batzarra 10:00etatik 12:00etara egingo da Kultur Etxeko Txitxintokian.
“Ez da aldez aurretiko irakurketa bat azaltzeko batzarra izango, talde txikietan banatu, iritziak eman eta entzuteko ariketa bat baino, EH Bilduren proiektuagaz aurrera segitzeko ondorio batzuk ateratzeko”. Batzarrera joan ezin dutenek ere edukiko dute iritzia emateko aukera. Horretarako, ehbildulekeitio@gmail.com helbide elektronikora idazteko gonbitea egin dute.