Markina-Xemeingo Karmen jaietako pregoilaria proposatzeko epea zabaldu dute
Proposamenak 'komunikazioa@markina-xemein.eus' helbide elektronikora bidali ahalko dira asteleheneko 14:30ak arte.
Eskolarteko Gurasoen Federazioak bota zuen iaz pregoia eta txupina. 2019ko Karmen jaietako pregoilaria aukeratzerako herritarren iritzia jaso nahi du Markina-Xemeingo Udalak eta Jai Batzordeak, eta horretarako proposamenak egiteko epe bat zabaldu dute.
Jakitera eman dutenez, Markina-Xemeinen lan egin edo berau ezagutzera emateko egindako ahaleginagatik nabarmendu diren pertsona edo taldeak proposatu beharko dira, herriariari ekarpena egin diotenak edozein arlotan: kirola, kultura, gizartea, elkartasuna, berdintasuna, ekintzailetza, eta abar. Proposamenak egiteko epea zabalik egongo da asteleheneko [ekainak 10] 14:30ak arte.
Proposamenak komunikazioa@markina-xemein.eus helbide elektronikora bidali beharko dira, ondorengoak zehaztuz:
– Hautagai gisa proposatzen den pertsonaren edo taldearen izena.
– Proposamena aurkezteko arrazoiak, labur-labur.
Jasotako proposamenen artean aukeraketa egingo dute gero, Jai batzordeak eta udalak, baldintzak betetzen ez dituzten proposamenak kontuan ez izateko eskubidea eurengain hartuko dutela jakitera eman dute.