Eguen arratsaldeetan ibilgailuak ezingo dira pasatu Ondarroako Alde Zaharretik
Udal ordezkariek esan dutenez, herritarrek eta komertzioetako arduradunek eskatu dute eguen arratsaldeetan Alde Zaharreko pasabidea ixteko.
Eguenetan (Pintxopote egunean), 19:00etatik aurrera ibilgailuek ezingo dute Ondarroako Alde Zaharretik pasatu. Herritarrek eta komertzioetako ordezkariek hala eskatuta, udalak eguenetan ere bidea ixtea erabaki du. Esan dutenez, eguen gauetan zabalduko dute.
Orain arte, ibilgailuentzako bariku iluntzetik domeka gauera arte egoten zen itxita Alde Zaharra. Orain, aldiz, eguenetan (19:00etatik gauera arte) ere itxita egongo da.