Komuna jarriko dute Markina-Xemeingo Bizenta Mogel parkean
Mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzat egokituta egongo dela eta umeei pixoihalak aldatzeko mahaia ere izango duela jakinarazi dute.
Bizenta Mogel parkean komun publikoak jartzeko lanak hasi ditu Markina-Xemeingo Udalak, herritarren eskaerari erantzunez. Azaldu dutenez, uren zentralaren ondoan kokatuko dute komuna, parkearen erdialdean. “Mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzat egokituta egongo da eta umeei pixoihalak aldatzeko mahaia ere izango du”. Karmen jaietarako erabilgarri egotea dute helburu.