Zapato Azuleko 22. Kamiseta Azokak 19 kamiseta postu edukiko ditu
Zazpi postu Ondarroako taldeenak izango dira, eta hamabi Euskal Herri mailakoak. Horiez gain, eta urtero modura, Ondarroako Turismo Bulegoak ere mahaia edukiko du, turismo informazioagaz.
Ia den-dena dago prest. Dinamartxak bideratuta eta izen-emateko epeak zehaztuta daude, jaiaren kartela ere eginda eta zabalduta dago, eta kamiseta azokako parte hartzaileak ere jakitera eman dituzte Radixu Irratikoek. Guztira, 20 kamiseta postu egongo dira, zazpi mahai Ondarroako taldeenak izango dira eta hamabi Euskal Herri mailakoak. Horiez gain, Ondarroako Turismo Bulegoak ere erakusmahaia edukiko du, turismo informazioa banatzeko.
22. Kamiseta Azokako parte hartzaileak:
- Radixu (Ondarroa)
- Arraun elkartea (Ondarroa)
- Al-Kimiya (Ondarroa)
- Marabilli (Ondarroa)
- Danak Etxea! (Ondarroa)
- Dena rock taldea (Ondarroa)
- Salve Regina (Ondarroa)
- Aupa Gu (Soraluze)
- Luhei (Hondarribia)
- Xipirio Serigrafia (Oiartzun)
- Gure Esku (Euskal Herria)
- Kokotxa (Tafalla)
- Wannalua (Busturia)
- Qestion Wear (Iruñea)
- Ez-kexa (Sara-Itsasu)
- I X A Artelkarte (Andoain)
- arT-shirt AGTZ inprimaketak (Elorrio)
- Maitia (Arrasate)
- Ibilaldia 2020 (Elorrio)