51 sobra aurkeztu dituzte Aulestiko XX. Sobra Txapelketara
XX. Sobra Txapelketako hiru irabazleak ondokoak izan dira: Aintzane Urizar, Juanita Urkaregi eta Izaro Aranburu. Ipuin Topaketara 28 lan aurkeztu dira.
San Joan jaietan murgilduta jarraitzen dute aulestiarrek. Gaur, esaterako, XX. Sobra Txapelketa eta Urzabal guraso elkarteak antolatutako 31. Ipuin Topaketa egin dituzte. Azken urteetan egin modura, sobra txapelketan hiru bigarren sari eta beste hiru lehenengo sari banatu dituzte. Lehenengo saria eskuratu duten hiru sobrak ondoko herritarrenak izan dira: Aintzane Urizar, Juanita Urkaregi eta Izaro Aranburu. Bigarren saria eskuratu dutenak, ostera, ondokoak izan dira: Mertxe Gerenabarrena, Antoni eta Noelia Arakistain.
Ipuin Topaketara 28 lan aurkeztu dira. Lehen Hezkuntzako 1. mailakoen ipuinak lau izan dira, bost bigarren mailako ikasleenak, launa hirugarren, laugarren eta bosgarren mailetakoak eta zazpi seigarren mailakoenak.
Jaiek aurrera jarraitzen dute. IKUS EGITARAUA