Markina-Xemeingo Udalak LGTBIQ Egunari lotutako argazki lehiaketa jarri du martxan
Parte hartzeko, argazkia Facebook, Twitter edo Instagram-era igo behar da, barikuko 13:00ak orduko, #LGTBIQMarkinaXemein traola erabiliz.
Barikuan [ekainak 28] ospatuko den LGTBIQ Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren harira, argazki lehiaketa bat antolatu du Markina-Xemeingo Udalak. Egun hori gogoan, Bizenta Mogel parkeko banku bat margotu dute Gaztelekuko gazteek LGTBIQ kolektiboaren banderaren koloreekin, eta bertan argazki bat atera eta lehiaketan parte hartzera animatu dituzte herritarrak.
Parte hartzeko, argazkia Facebook, Twitter edo Instagram-era igo behar da, barikuko 13:00ak orduko, #LGTBIQMarkinaXemein traola erabiliz. “LGTBIQ+ baloreak (aniztasuna, tolerantzia, elkartasuna, poztasuna, laguntasuna…) hobetoen islatzen dituen argazkiak 100 euroko saria izango du”, azaldu dute.
Sari banaketa barikuan, 21:00etan, egingo du udalak, LGTBIQ+ pertsonen eskubideen aldeko eguna ospatzeko Arkupe aurrean antolatu duten ekitaldian.