Ondarroako Udalak Andra Mari jaietako kartel lehiaketa deitu du
Kartelak uztailaren 17ko 14:00ak baino lehen aurkeztu behar dira, udaletxeko erregistro orokorrean. Irabazleak 500 euroko saria eskuratuko du.
Ondarroako Udalak Andra Mari jaiak iragartzeko kartel lehiaketa abiarazi du. Lanak uztailaren 18ko 14:00ak baino lehen aurkeztu behar dira, udaletxeko erregistro orokorrean. Teknika eta gaia libreak dira, eta lehiaketan edozeinek parte hartu ahal du; egile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal du. Posta arruntez aurkeztu nahi dutenek ondoko helbidera bidali behar dute: Ondarroako Udala – Jaietako kartel-lehiaketa – 48700, Ondarroa.
Lanak A 3 neurrian aurkeztu behar dira, paperean edo euskarri gogorrean. Kartelean ondokoa agertu behar da: “2019ko Ondarroako Jaiak”, eta letra txikiagoan “Andra Maixak” eta “Abuztuaren 10tik 18ra”.
Aurkezteko modua. Kartelak egilearen izen barik aurkeztu behar dira, gutunazal batean sartuta eta itxita. Gutunazalari leloa edo goitizena ipini behar zaio. Barruan, aldiz, beste gutunazal bat sartu beharko da, eta horren azalean ere leloa edo goitizena ipini beharko dira. Barruan, baina, egilearen izen-abizenak, telefono zenbakia, helbidea, lanbidea eta nortasun agiriaren kopia sartu beharko dira.
Sari bakarra egongo da, 500 eurokoa. “Saria ordaintzerakoan dagozkion kenkariak ezarriko zaizkio”, zehaztu dute.
Epaimahaiari dagokionez, Ondarroako Udalak aukeratuko du, eta lanek ez badute behar den besteko kalitaterik, epaimahaiak erabaki dezake saririk ez ematea. “Udalak eskuratuko du saritutako kartelaren jabetza, eta eskubidea izango du argitaratzeko, zabaltzeko eta abar”.