2019/7/2

Erik Mendizabal. Argazkia: Dania Jai Alai

Erik Mendizabal puntista mutrikuarra, beste behin ere Daniako onena

Dania Jai Alaiko Udako Denboraldian emaitza onenak lortu dituen puntista da mutrikuarra. Kiniela gehien irabazteaz gain, bakarkako txapelketan ere garaipen gehien eduki ditu. Eta aurrelarien artean kiniela gehien irabazi dituen bigarrena da.

Juan Jose Gomez Cadenas. Argazkia: Juan Jose Gomez Cadenas
Fisikaria eta idazlea

Juan Jose Gomez: "Neutrinoa bere antipartikula dela frogatu nahi dugu"

Zientziaren Giltzak elkartearen ekimenez, Juan Jose Gomez Cadenas (Cartagena, Espainia, 1960) fisikari ospetsuak 'La sublime utilidad de los inutiles neutrinos' hitzaldia emango du eguaztenean [uztailak 3], 18:30ean, Beikozini aretoan. Sarrera, ohi modura, doakoa da.

Ondarroako Galizia Etxeko ordezkariak Iñigo Urkullu lehendakaria eta Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuagaz batera. Argazkia: Irekia

Lehendakariak harrera egin die Ondarroako Galizia Etxeko kideei

Bilera Lehendakaritzan egin dute, Ondarroako Galizia Etxearen 50. urteurrenaren harira. Armindo Peso elkarteko presidentea, Puri Lopez idazkaria eta Jose Roberto Lopez Os novos mariñeiros gaitero taldearen zuzendaria egon dira Lehendakariagaz.

Hauteskunde programako hamar puntuak betetzeari ekin dio Etxebarriko Udalak

Frontoiko obraren bigarren fasea lantzen eta skate parkerako proiektua prestatzen hasi direla jakinarazi dute.

Jose Mari Elordi 'Elorrixa'-k mendiz mendiko 47 kilometroko erronka osatu du berriro

Ekainaren 16an osatu du azken balentria markina-xemeindarrak. Iaz bezala, Urregarai, Oiz, Urko eta Kalamua mendietatik igaro da Markina-Xemein abiapuntu eta helmuga izanda.

‘Kroniko parie’ kartelak irabazi du Markina-Xemeingo Karmen jaietako lehiaketa

Igor Azpiri Garate eta Sonia Garcia Fuentesen lana izan da irabazlea 16 urtetik gorakoen kategorian. Ariane Sololuze Salaberriak eraman du 16 urtetik beherakoen kategoriako saria.

Unai Marino ondarrutarrak 'El portero del futuro' castinga irabazi du, 23 urtez azpikoetan

Lehiaketa irabazita, Marinok CD Lugon jokatzeko txartela irabazi du. Lehiaketa irabazteko, Marinok froga gogorrak gainditu behar izan dituela esan dute.

Ondarroako Udalak Andra Mari jaietako kartel lehiaketa deitu du

Kartelak uztailaren 17ko 14:00ak baino lehen aurkeztu behar dira, udaletxeko erregistro orokorrean. Irabazleak 500 euroko saria eskuratuko du.

Markina-Xemeingo boluntario talde batek Artibai ibaiko plastiko hondakinak jaso ditu

Kafea hartzen zeudela, Artibai ibaian plastiko hondakinak ikusi eta horiek batzeko proposamena egin zuten. Esan eta egin. Ordu eta erdian hamabi poltsa bete zituzten.

Gehiago