Unai Marino ondarrutarrak 'El portero del futuro' castinga irabazi du, 23 urtez azpikoetan
Lehiaketa irabazita, Marinok CD Lugon jokatzeko txartela irabazi du. Lehiaketa irabazteko, Marinok froga gogorrak gainditu behar izan dituela esan dute.
Unai Marino Alkorta ondarrutarrak Futbol Emotionek antolatzen duen El portero del futuro Espainia mailako castinga irabazi du 23 urtez azpikoetan. Guztira, castingean 2.500 atezainek parte hartu dute, eta froga gogorrak gainditu behar izan dituzte. Lehiaketa irabazita, ondarrutarrak CD Lugon jokatzeko txartela eskuratu du. Horrez gain, Adidas eta SP markekin babesletza kontratua ere sinatuko du 2019-2020 denboraldirako.
Eibarren ohorezko gazte mailan jokatu eta gero, 2018az geroztik Bermeoko futbol taldeko atezaina izan da Marino.
Roberto Fernandez CD Lugoko atezainen entrenatzaileak aukeratu zuen 23 urtez azpikoetako irabazlea; 15 atezainen artean aurkeratu zuen Marino.
Bigarrenez egiten den lehiaketa hori atezainentzako erakusleiho onena dela diote. “Talde ezberdinetako profesional asko lehiaketa honetaz baliatzen dira talde handien kanteran ez dauden eta maila ona daukaten gazteak bilatzeko”.
Castinga maila ezberdinetan egiten da. Ondokoak izan ziren beste mailetako irabazleak:
- Bejaminetan: Nuria Carracedo
- Alebinetan: Sarai Gandarias
- Txikietan: Eneko Hernando
- Gazteetan: Yago Silvestre
- Emakumezkoetan: Laia GarcĂa