Inprimazioa ematen ari dira Markina-Xemeingo Zelaibarri kalean
Lanak direla eta, aparkalekuaren zati bat itxita egongo da. Tarte horretako arketak ere aldatu egingo dituztela jakitera eman du udalak.

Zelaibarri kalean obra inprimatua egiten hasiko direla jakitera eman du Markina-Xemeingo Udalak. Aparkalekuaren lanak amaituta, eguraldi ona egiten zuenerako utzi zuten lurzoruaren inprimaketa, eta gutxi gorabehera abuztu erdirako amaitzea espero dute.
Horrez gain, tarte horretako arketak ere aldatu egingo dituztela gaineratu dute. Azaldu dutenez, hainbat herritar kexatu dira zarata handia ateratzen zutela eta. Lanen ondorioz, aparkalekuaren zatia itxita dago ibilgailuentzat.
Behin, Zelaibarriko lan horiek bukatuta, Kai tabernatik Bizenta Mogel parkera bitarteko tartea ere egokituko dutela aurreratu dute.