Joseba Beitia mutrikuarra fitxatu du Indiako Mohun Bagan Athletic Club taldeak
Aurten 29 urte beteko dituen futbolari mutrikuarra gaur [uztailak 19] abiatuko da Indiara. Izan ere, uztaila bukaeran hasiko da hango denboraldia.
Joseba Beitia futbolari mutrikuarra fitxatu du Indiako Mohun Bagan Athletic Club taldeak. Mutrikuarra gaur [uztailak 19] abiatuko da Indiarantz. Aurten 29 urte beteko ditu Beitiak, eta hurrengo denboraldian Indian ariko da. Mohun Bagan Indiako talde historikoa da.
Komunikabide ezberdinek jakitera eman dutenez, Kibu Bikuña entrenatzaileari esker fitxatu dute Beitia. Jean Urban Osasunako entrenatzailea izan zenean haren bigarrena izan zen Vicuña; prestatzaile fisiko legez aritu zen Osasunan.
Beitia Espainiako ondoko futbolariekin ariko da Indian: Salva Chamorro murtziarra eta Cordobako Fran Morante eta Fran González.
Beitiak Ondarroako Aurreran hasi zuen bere ibilbidea. Handik Bilboko Athletic Clubera pasatu zen, eta ondoren Real Sociedadera. Azken horretan Illarramendirekin bat egin zuen. Talde txuri-urdinetik Zaragozako Sariñenara pasatu zen, eta gero Ferroleko Somozasen aritu zen. Marbella eta Racing de Ferrolen ere ibili zen, eta azken denboraldia Irungo Real Unionen egin du.
Indian uztaila bukaeran hasiko dute denboraldia, eta ondoko hiru txapelketa jokatuko dituzte: Calcutako Liga, Duran Cap eta Indiako Liga.