Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Markina-Xemeingo Antonio Ibarluzeak bigarren postuan hasi du Euskal Herriko Hiru Txirlo Txapelketa

69 bolarik parte hartu zuten Itziarko Lastur auzoan zapatuan [urriak 19] egin zen lehen botaldian. Ziortza Bolibarko Iruzubieta auzoko bolatokian jokatuko dute bigarren jaurtialdia.

Antonio Ibarluzea bola botatzen zapatuan Lasturreko jaurtialdian. Argazkia: MX3T
Eider Mugartegi
Lea-Artibai eta Mutriku
2019/10/21

Partaidetza handiagaz hasi da Euskal Herriko Hiru Txirlo Txapelketa. 69 bolarik parte hartu zuten, hain zuzen, Itziarko Lastur auzoan zapatuan [urriak 19] egin zen  lehen botaldian. Lehen jaurtialdiko sailkapenaren buruan Elgoibarko Xabier Loiola (San Migel) geratu zen, 7 txirlo botata, eta bigarren Markina-Xemeingo Antonio Ibarluzeak (Iruzubieta) egin zuen, 6 txirlogaz.

Hirugarren eta laugarren postuetan, bosna txirlogaz, Elgoibarko Jabier Osoro (San Migel) eta Eibarko Sergio Rodrigez (Eibar) geratu ziren. Bostgarren eta seigarren postuetarako, berriz, parrekoak egin behar izan zituzten, zortzi bolarik jo zituzten-eta launa txirlo. Azkenean, 4 txirlogaz Azkoitiko Gorka Etxaniz (Floreaga) izan zen bosgarrena eta Eibarko Bittor Ugarteburu (Asola Berri) seigarrena.

30. Euskal Herriko Hiru Txirlo txapelketako lehen saioa; Xabier Loiola irabazlea eta antolatzaileak. Argazkia: MX3T

 Antolatzaileek esan dutenez, argi geratu da denentzako bolatoki bat prestatzea posible dela. “Adibiderako, Xabierrek indarra eta teknikarekin bota zuen eta Antoniok teknika erabiliz bidea aurkitu, horra hor emaitzak”.

Egunari amaiera emateko, gainera, sari banaketaren ondoren, Catalunyako herriarekin bat egiten dutela isladatzeko, famili-argazki bat atera zuten.

CATALUNYA-ko herriarekin bat egiten dutela isladatzeko, famili-argazki bat atera zuten amaieran. Argazkia: MX3T

Datorren zapatuan (Urriak 26) izango du jarraipena txapelketak Ziortza Bolibarko Iruzubieta auzoko bolatokian. 17:00etan izango dute hitzordua bertan bolariek.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.