Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Xistera Zirkuituko sailkapen orokorrerako puntuak batzen jarraitzen dute Arbek eta Andonegik

Zapatuan Donibane Garazin jokatu zen Mutilen Xistera Zirkuituko Lehen Mailako bigarren kiniela irabazi dute Arbe markina-xemeindarrak eta Andoegi mutrikuarrak

Jokin Arbe puntista markina-xemeindarra eta Aitor Andonegi mutrikuarra. Argazkia: Xistera
Eider Mugartegi
Lea-Artibai eta Mutriku
2019/10/21

Zapatuan [urriak 19] Donibane Garazin jokatu zen Mutilen Xistera Zirkuituko Lehen Mailako bigarren kiniela irabazi dute Jokin Arbe markina-xemeindarrak eta Aitor Andoegi mutrikuarrak. Eskuratutako puntuak ondo etorriko zaizkie, izan ere, zirkuitua hirugarren fasean sartu da jada, eta sailkapeneko burua estutzen ari da. Bigarren jardunaldia izan da asteburukoa eta hiru mailetako pilotariak atera ziren kantxara.

Lehen mailako lehenengo kinielan Alberro eta Mandagan izan ziren nagusi, eta atzetik Urrutia eta Uranga sailkatu ziren 13 tantogaz. Bigarren kiniela irabazteko lehia, ostera, lau bikoteren artean egon zen, baina garaipena Arbek eta Andonegik eraman zuten, azkenean. Bigarrenak, berdinduta, Agirre (Zumaia) eta Danel Mandiola (Markina-Xemein), Antxon Alberdi etxebarritarra (Berriatua Zesta Eskola) eta Uranga (Zumaia) eta Aaron (Gasteiz) eta Mikel Manzisidor (Danok Bat Mutriku) sailkatu ziren.

Bigarren mailako lehen kiniela, berriz, etxean gelditu zen. Urrutia eta Harinordoki izan ziren 15 tantora heltzen lehenengoak eta bigarren postuan Victor eta Oyhenard sailkatu ziren. Bigarren kinielan, berriz, Aitzol Galletebeitia lekeitiarra eta Sorozabal izan ziren onenak, eta atzetik, Vidal eta Garat geratu ziren.

Hirugarren mailan Sasiain eta Del Rio izan ziren aurreneko kinielako onenak, eta bigarren postuan berdinduta geratu ziren Garat-San Jose, EgaƱa-Iriondo, Larrageneuy eta S.Rodriguez. Azken kiniela, ostera, Garat eta A. Rodriguezek irabazi zuten.

Munitibarren. Bestalde, domekan [urriak 20], Kadeteen zirkuitua ailegatu zen Munitibarrera. 11.00etatik aurrera jokatu zituzten puntistek zirkuituko bosgarren saoia. Guztira, bi kiniela jokatu zituzten, bakoitza 15 tantokoa.

Lehenengo kinielako irabazleak Ekaitz Bilbao (Berriatua) eta Dottax izan ziren eta Markel Arantzeta (Berriatua) eta Caballero geratu ziren bigarren. Bigarren kinielako onenak, ostera, Hodei Saizar (Berriatua) eta Lopez de Suso izan ziren, eta 12 tantogaz Garcia eta Caballero gertau ziren bigarren.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.