Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

16. Katu Baltza ospatuko dute Lekeition

Urtero modura eguna ekintzaz beteta dator. Goizetik gauera arteko egitarau oparoa prestatu du Katu Baltz Elkarteak.

Maria Talako eskulan tailerreko kideak emango dute aurten ere Erakusleiho onenaren saria.
Eider Mugartegi
Lekeitio
2019/11/07

Aurten ere Katu Baltz egunak girotuko du azaroko bigarren asteburua Lekeition. Urtero modura eguna ekintzaz beteta dator. Goizetik gauera arteko egitarau oparoa prestatu du Katu Baltz Elkarteak, eta mozorroak jantzi eta kalera ateratzeko eguna izango dute zapatua [azaroak 9] lekeitiarrek.

Ohi modura pregoiagaz eta txapligu hotsarekin hasiko da jaia 11:30ean. Limoneroak izango dira jaiari hasiera emateko bilgune. Katu Baltz Elkartekoek pregoia irakurriko dute, eta ondoren, partaideen arteko hamaiketakoa egongo da eta umeentzako aurpegia margotzeko txokoa hasiko da martxan.

Doinurik ez du faltako egunak, herriko musika taldeekin batera kalejiran joateko. Horrela, 12:00etan Itxaropena Txistularien kalejira hasiko da, eta jarraian, Erakusleiho onenaren saria banatuko dute Lekitto Musika Banda eta Garraitz Kirol Taldekoekin batera kalerik kale abiatuta. Oraingoan ere, Maria Talako Eskulan Tailerrekoek edukiko dute saria banatzeko ardura.

Eguerdi partean ere Trikitilarien eta Dunbots joaldunen kalejirak egongo dira herrian zehar. Bestalde, Lekeitioko Elikagaien Bankuak bigarren eskuko gauzen azoka jarriko du Eskolapean. Goizean egongo da zabalik.

Ikuskizuna. Ume eta gaztatxoei begirako aukerak ere ez dira faltako. Patata Tropikala Antzerki Laborategiaren eskutik Kalean otso etxean uso antzezlana ikusteko aukera egongo da 17:00etan Ikusgarri zineman, doan. 2 urtetik 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dagoen antzezlanak bizikidetza eta ez da ez mezuak lantzen ditu modu didaktiko eta erraz batez. Horretarako ipuin desberdinak nahastu dituzte Hiru Txerritxoak eta Txano Gorritxo esaterako.

Antzezpenaren ostean jaiak plazan izango du jarraipena, eta bertara joateko kalejira egingo da zinematik plazara, Aittitta Makurra txarangarekin. Kontzijopean txokolate beroa emango dute eta Etorkizuna dantza taldearen dantzaldia eta suzko zezena ikusteko aukera egongo da plazan.

Iluntzea alaitzeko txikiteo abestua egongo da Eingo taldearekin batera, eta antolatzaileek aurreratu dutenez Kantu Tailerrekoek ere parte hartuko dute bertan. Jaia gaueko ordu txikiak arte luzatuko da, izan ere, Katu Baltz eguneko egitarauari ekarpena egin asmoz AKD DJ-a egongo da Galarrenan gabaz.

EGITARAUA

  • 11:30. Eskolapean. Pregoia eta bolanderak; partaideen arteko hamaiketakoa eta umeentzako aurpegi margotzea.
  • 12:00. Itxaropena Txistularien kalejira.
  • Jarraian. Erakusleiho onenaren sari banaketa.
  • 13:00. Trikitilarien kalejira; Dunbots joaldunak kalerik kale.
  • Goizean. Lekeitioko Elikagai Bankuaren bigarren eskuko gauzen azoka.
  • 17:00. Ikusgarri zineman kalean otso etxean uso antzezlana Patata Tropikala antzerki taldea.
  • 18:00. Kalejira Aittitta Makurra txarangaren eskutik zinematik plazara.
  • 18:30. Txokolatada Kontzijopean.
  • 19:00. Etorkizuna dantza taldearen emanaldia.
  • Jarraian. Suzko zezena.
  • Ondoren. Txikiteo abestua Eingo taldeagaz.

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.