Errefuxiatuei laguntzeko janari bilketa egingo dute Etxebarrian eta Markina-Xemeinen
ETX kultur elkarteak antolatutako bilketa astelehenean hasiko da.
Zaporeak proiektuagaz bat eginez, janari bilketa antolatu du ETX kultur elkarteak. Astelehenean [azaroak 11] hasiko dute bilketa eta azaroaren 22ra arte luzatuko da.
Etxebarrian eta Markina-Xemeinen egingo dute bilketa: Etxebarriko eskolan, udaletxean eta Tomasena dendan eta Markina-Xemeingo Bekobenta herri eskolan eta Berakruz ikastolan.
Pasta, arroza, lekari lehorrak, lekari kontserbak, barazki kontserbak, arrain kontserbak, arrain kontserbak, olioa, azukrea eta gatza eskatu dituzte Zaporeak proiektuaren bidez Greziako errefuxiatuen kanpalekuetara bidaltzeko.
Iaz arropa bilketa egin zuten eta 2018an, berriz, janari bilketa bai eta ere. Orduan ia-ia 350kg jateko batu zituzten Greziara bidaltzeko.