2019/12/4

Erorien Haranean senideak dituzten edo izan ditzaketen eskualdeko familiak batu dira Etxebarrian

Familia batzuk Erorien Haranetik haien senideak ekartzeko tramiteak hasita dituztela jakinarazi dute, beste batzuk, ostera, berehala hasiko dituzte.

Jaurlaritzak Mijoa erreka saneatzeko hartutako konpromisoa ez duela beteko salatu du Eguzkik

Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Kontseilariak otsailean esan zuen Mijoa saneatzeko finantzazioa bere gain hartuko zuela Jaurlaritzak. Baina Eguzkik esan du Jaurlaritzak 2020ko aurrekontu proiektuan ez duela ibaiak saneatzeko diru sailik ipini.

Lekeitioko Etorkizuna dantza taldeak Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren esker ona jaso du 

Bilboko BBK aretoan egin zen sari banaketa ekitaldian jaso dute saria Etorkizuna taldekoek. Andren Aurreskua ere dantzatu zuten Bilboko Don Diego Lopez Haroko Kale Nagusian.

ispasterherrigunea

Ispasterko uraren kalitatea bermatuta dagoela azpimarratu du Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak

Ura etxean arazteko tresnak ez direla "inondik inora beharrezkoak" eta egiten dituzten "analisi zorrotzen" emaitzek partzuergoaren jardun-eremuetako uren kalitatea bermatuta dagoela erakusten dutela azpimarratu dute.

AULESTIKO ARAZTEGIA

Ur Partzuergoak ACCIONAri esleitu dizkio eskualdeko zenbait araztegiren mantentze lanak

Partzuergoak kudeaketagaz eta kontrolagaz jarraituko badu ere, ustiaketa eta mantenu zerbitzua energia berriztagarrien eta azpiegitura jasangarrien ACCIONA enpresak darama. Aulesti, Ispaster, Lekeitio, Markina-Xemein, Munitibar eta Ondarroakoak dira araztegiak.

Lekeitioko Udalak eta Isuntzak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute

Udalak 20.000 euroko diru laguntza emango dio taldeari 2019-2020 denboraldirako. Isuntzako aldageletan hobekuntza obrak egiteko prozesua martxan dagoela ere aurreratu du udalak.

lea ibarra briska txapelketa

Munitibarrek hartuko du aurtengo Lea Ibarreko Briska Txapelketa

Domekan [abenduak 8] jokatuko dute txapelketa. Parte hartu nahi dutenek 16:00etatik 17:00etara izena eman beharko dute, udaletxean.

Gehiago