Lekeitioko Azkue Ikastolakoek Marijesi berriak abestuko dituzte Gabon aurreko egunetan
Eguaztenean [abenduak 18] 11:00ak inguruan irtengo dira kalerik kale abestera. Errepika eta koplak moldatu dituzte.
Lekeitioko Azkue Ikastolakoak marijesiak kantatzen Santo Tomas azokan. Urtero modura, Azkue Ikastolako komunitatea Marijesiak abestera irtengo da Lekeitioko kaleak katuz alaitzeko. Aurten gainera, 1984an Ikastolako kideek Jon Lopategi bertsolariaren laguntzagaz berreskuratutako ohitura eguneratzeko asmoagaz, errepika eta koplak moldatu dituzte. Horrela, bertso berriak izango dituzte entzungai Lekeition Gabonak aurreko egunetan.
Egutegia zehaztuta eduki dute, bihar [abenduak 17] irtetea zeukaten aurreikusita baina, jakinarazi dutenez, eguraldi iragarpena dela eta, aldatzea erabaki dute. Horrela, eguaztenean [abenduak 18] 11:00ak inguruan irtengo dira kalerik kale abestera.