2019/12/16

Urtarrilaren 30eko Greba Orokorragaz bat egiteko deialdia egin dute Ondarroako pentsiodunek

Alamedan ipintzen duten ohiko pankartaren ondoan, grebagaz bat egiteko deia ere egin dute. Modu bateratuan erakutsi nahi izan dute konpromisoa.

Gonzalezek eta Manzisidorrek eskuratu dute Xistera Zirkuituko finalerako bigarren txartela

Miarritzeko Bixente Gonzalez eta Mutrikuko Mikel Manzisidorrez gain, Vidal eta Mugartegik ere lortu dute zapatuan Markina-Xemeinen jokatuko duten finalerako txartela. Merino eta Lizardi, berriz, emakumezkoen mailako bigarren finalistak izango dira.

Boxeo gau bizi-biziaz gozatu dute Markina-Xemeinen

Amateur mailako bederatzi borrokaldiz osatutako jaialdia izan zen. Borrokaldi bat KO bidez erabaki zen, beste guztiak, ostera, puntuen bidez.

Bosgarren txapela jantzi du Etxanizek

Emakume Master Cup Txapelketako Lau eta erdiko finala irabazi du Etxebarriko pilotariak. 13-22 irabazi zion Patri Espinarri, atzo [abenduak 15] Barakaldon jokatutako finalean.

Kortazar, Jauja, Garagarza eta Urkiri saritu dituzte Mutrikuko VII. Kirol Galan

Kirolari onena saria Oihana Kortazar mendi korrikalariak jaso du, Kirol talde onenaren saria Jauja Eskubaloi Taldeko kadete mailako emakumeen taldeak, Kirol ibilbide onena saria Fran Garagarza Eibar futbol taldeko kirol zuzendariak eta Aipamen berezia saria Juanjo Urkiri puntistak.

Lekeitioko Azkue Ikastolakoek Marijesi berriak abestuko dituzte Gabon aurreko egunetan

Eguaztenean [abenduak 18] 11:00ak inguruan irtengo dira kalerik kale abestera. Errepika eta koplak moldatu dituzte.

Mendexa Santa Luzia

Tradizioari eutsiz, Santa Luzia eguna ospatzeko elkartu dira mendexarrak

Eguraldia lagun izan ez badute ere, giro polita eduki zutela eta jende asko batu zela azpimarratu dute.

Mutrikuko Mizkia auzora doan bidea konpontzen hasi dira

Lanak direla eta, bidea itxita egongo da gaur eta bihar, 09:00etatik 18:00etara.

Gehiago