2020/3/4

Udalerri euskaldunetako gazteen topaketak Zumaian hasi eta Lekeition amaituko dira

Ekainaren 29tik uztailaren 5era egingo dira aurten udalerri euskaldunetako gazteen topaketak. Martxoaren 31ra arte izena eman daiteke; 50 lagunentzako lekua egongo da.

Colindreseko 'Bustillo Donosti'-k lehorreratu ditu Ondarroan antxoa kosterako lehen aleak

Guztira 2.000 kaxa antxoa inguru porturatu dituzte. Tamaina txikiko eta nahasteko arraina izan bada ere, "polito" saldu da bentan; 4,33 eurotan saldu dute sortarik garestiena eta 2,18 eurotan merkeena.

Musika klasikoko hiru hitzordu dakartza Markina-Xemeingo Musika Haizeak zikloak

Cantoria taldea arduratuko da aurten Markina-Xemeingo Udalak antolatutako jaialdia irekitzeaz. Barikuan [martxoak 6] hasiko da zikloa, eta sarrera doan izango da denetan.

Profesionaletara jauzi egingo du Endika Uriondo pilotari gizaburuagarrak

Apirilaren 26an egingo du debuta Baiko Pilota enpresaren elastikoa soinean, Bilboko Bizkaia pilotalekuan.

obrak Munitibar

Munitibarko herrigunean ibilgailuen joan-etorria semaforoekin bideratzen ari dira

Oinezkoei lehentasuna eman eta segurtasuna eta iriste erraztasuna hobetzeko lanak egiten ari da udala.

Hondakin bereziak batuko dituzte zapatuan, Ispasterren

Hondakinak 09:00etatik 13:00etara jasoko dituzte, gainontzeko edukiontziak dauden herriguneko lekuan.

chavez2

Hugo Chavez gogoratuko dute Ziortza-Bolibarren

Lore eskaintza egingo diote zapatuan, 12:00etan, Simon Bolivar Museoan.

sormen lantegia

Sormena lantzeko tailerra emango dute Berriatuan

3 urtetik aurrerakoentzat egingo dute martxoaren 14an. Baina martxoaren 10a da izena emateko azken eguna.

Gehiago