35.198 euro behar izan ditu Lekeitioko Udalak 2019ko pintaketak garbitzeko
Udal langileen lan orduak kontuan hartu barik, iaz Lekeition agertutako pintaketen garbiketa lanek 35.198,96 euroko kostua izan zutela jakitera eman du Lekeitioko Udalak. Azaldu dutenez, iaz pintaketa ugari agertu ziren hainbat egunetan, eta horiek garbitzeko lan bereziak egin behar izan ziren.
“Pintaketa horiek udal langileek eta garbitasun enpresa batek ezabatu zituzten, eta kontuan izan behar da garbiketa lanen kostua herritar guztien diruarekin ordaintzen dela”, azaldu dute. Gogora ekarri dutenez, 2018 urtean Lekeitioko Udalak 64.895,29 euro gastatu zituen herrian agertutako pintaketak ezabatzeko eta 2017an 19.585,93 euro.