Hugo Chavez gogoratuko dute Ziortza-Bolibarren
Lore eskaintza egingo diote zapatuan, 12:00etan, Simon Bolivar Museoan.
Hugo Chavez gogoratzeko ekitaldi xumea egingo dute zapatuan [martxoak 7], Ziortza-Bolibarren. 12:00etan elkartuko dira Simon Bolivar museoan.
Chavez hil zela zazpi urte beteko dira bihar [martxoak 5], eta haren heriotzaren urteurrenean ekitaldi hau egin gura izan du udalak. “Ekitaldi txiki bat izango da, irakurketa eta lore eskaintza egingo ditugu. Bere figuraz hitz egingo dugu. Venezuelagaz harreman estua eta ona daukagu, eta orain dela bi urte, Chavezen heriotzaren 5. urteurrenean ekitaldi hangiagoa egin genuen Askapenagaz batera”, esan du Alberto Garro Ziortza-Bolibarko alkateak.