Ibilketa nordikoko Espainiako Kopan nagusi izan da kirolari ondarrutarra. Espainiako Txapelketan ere ondo hasi zen, baina, akats bat tarteko, hirugarren amaitu zuen. Kirol abentura berriak bizitzeko prest dago.
XXK Colectiva elkarteko Amaia Perez Orozkok ‘Deribak, ongi bizitze feministarantz’ ikastaroa eskainiko du martxoaren 14an, Etxelilan. Silvia Perez de Lekuona lankidea izango du bidelagun.
Hilabete igaro da Markina-Xemeingo bizilaguna eta Zallakoa Zaldibarko zabortegiko lur jausiaren azpian desagertu zirenetik, eta manifestazioa egin dute Markina-Xemeinen egoera salatzeko.
Gabonetan Ondarroako apustu etxearen aurka egindako ekintza bategatik epaiketa jakinarazpena jaso dute. Gernika-Lumoko lehen auzialdiko eta instrukzioko 2. zenbakiko epaitegian epaituko dituzte apirilaren 15ean.
Euskal Herriko Bilgune Feministakoen deiagaz bat egin dute eskualdekoek. Lea-Artibai mailako mobilizazioa Ondarroan egingo da aurten.
Eguraldiaren arabera, baliteke bertan behera geratzea. 95 batel daude izena emanda.
Zapatuan [martxoak 7] dauka finaleko norgehiagoka Zornotzako pilotalekuan. Aimar Morgaetxebarria atzelari zornotzarragaz bikotean ailegatu da gazte mailako finalera.
Kamiñazpiko bi mahaiak Zubi Zahar herri ikastolara lekualdatuko dituzte.
Martxoaren 17ko aurkezpena bigarren Euskaraldiaren abiapuntu formala izango da. Herritarrez gain, herriko talde eta elkarte desberdinetako ordezkariei ere luzatu diete gonbitea.