2018az geroztik New Yorken bizi da idazle ondarrutarra. Esan duenez, Euskal Herrian geratu diren etxekoengatik kezkatuta bizi ditu azken egunak. Hiru aste daramatza familiagaz batera etxean sartuta, eta aspertzeko astirik ez daukatela dio.
Tercera EHren ekimenez antolatutako lurralde mailako FIFA 20 txapelketan parte hartzeko aukera eduki dute Mutrikuk eta Aurrerak. IƱigo Bravok eta Mikel Carrascalek ordezkatu dituzte, hurrenez hurren, bertoko bi taldeak.
Lekeition bigarren etxebizitza dutenei gogorarazi diete debekatuta dagoela herri batetik bestera mugitzea. 25 isun jarri dira eskualde mailan, gehienak Lekeition.
Guztira 27 positibo erregistratu dituzte eskualdean. Azken 24 orduetan Lekeition, Ondarroan eta Etxebarrian erregistratu dituzte kasu positibo berriak. Bizkai, Gipuzkoa eta Araban 6.838 dira zenbatutako positiboak.
Azokak itxita, baserritarrek euren produktuen salerosketarako alternatiba bat bilatu dute. Baserriko plaza izeneko ekimena eta webgunea jarri dituzte martxan.
Batez ere irrist egiten duten aldapa eta eskailerak garbitu eta konpondu dituzte udaleko beharginek. Udalaren lanak etenda geratu dira azken dekretua betetzeko.
Elhuyar koronabirusaren inguruko azalpen bideoak egiten ari da. Hau hirugarren bideoa da, eta infektatu ahal direnak adin guztietako herritarrak izan ahal direla erakusten du, ez bakarrik nagusiak
Eusko Jaurlaritzak sustatutako Euskal Kirolari programa hasi da euskarazko bideoak partekatzen etxean jarduera fisikoa egin ahal izateko, goi mailako kirolari euskaldunen eskutik.